Don Celes

Don Celes Carovius, Don Celes izenez ezagunagoa, egunero Olmo marrazkilariak egituen duen komiki zintaren protagonista da[1].

Don Celes Carovius
Don Celes
Argitalpena
Lehen agerpena1945eko urriaren 19a[1]
SortzaileaOlmo
MarrazkilariaOlmo
Datu biografikoak
SexuaGizon
EspezieaGizaki
donceles.es

Historia

Olmo 1945ean hasi zen La Gaceta del Norte lanean, non orduan Estatu Batuetan argitaratzen zuten antzeko komiki zinta egitea proposatu zioten. Horrela Don Celes jaio zen. Don Celesen zinten kopurua ezezaguna da, hala ere, egunero ia etengabe 1945etik agertu ondoren, 15.000 baino direla dio Olmok[2]. 1969an, El Correo egunkarira pasa eta honen azken orrialdean agertzen da gaur egun, baita Vocento taldeko beste egunkarietan ere, hala nola Kantabriako El Diario Montañésen.

Pertsonaiaren izen osoa Don Celes Carovius da.[3] Zintetan beste pertsonaia ezaguna besterik ez da agertzen: Don Celesen emaztea den Petronila Pilonga. Izen biak orduan La Gaceta del Norte egunkariaren zuzendaria zen Aureliano López Becerra Desperdiciosek asmatu zituen.

Argumentua

Don Celes adin zehaztugabea duen gizon heldua da, bibote beltza duena. Zinta beti mutua da eta protagonistaren zoritxarren bat azaltzen du. Antiheroiak ia beti jipoitua, tronpatua edo txakur batek jazarria amaitzen du istorioa.

Erreferentziak

  1. Méndez, Julián. (2012-12-12). «Olmo: "Yo soy el esclavo de Don Celes"» El Correo.
  2. Bacigalupe, Daniel. (2006). «En fiestas, Don Celes huiría de las zonas de barullo» (pdf) Bilbao (8): 36..
  3. Olmo, Luis del. (1995). Don Celes, un bilbaíno de tinta china. Cincuenta aniversario. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa.

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.