Dominique Strauss-Kahn
Dominique Gaston André Strauss-Kahn (frantses ahoskera: Dominik Stros Kan ; 1949ko apirilaren 25a), askotan hedabideetan DSK bezala deitua, ekonomista, abokatu eta politikari frantsesa da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea dena. Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko presidentea bilakatu zen 2007ko irailaren 28an, bere herrialdeko Nicolas Sarkozy presidentearen babesarekin. Lan hontan ekin zuen 2011ko maiatzaren 18rarte.
2011ko maiatzean, Strauss-Kahn New York hirian atxilotua izan zen hotel bateko zerbitzari bat bortxatzen saiatu izana leporatuta[1]. Kargu guztiak gaitzetsi ditu eta milioi bat dolarreko finantzapean aske geratu da.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dominique Strauss-Kahn |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.