Dominique Soubelet
Dominique Soubelet (Hazparne, Lapurdi, 1897ko abuztuaren 10a - Hiriburu, Lapurdi, 1970eko uztailaren 28a) apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Dominique Soubelet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1897ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Hiriburu, 1970eko uztailaren 28a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta idazlea |
Bizitza
Hazparnen, Beloken eta Baionan egin zituen eliza ikasketak, eta 1924an egin zen apaiz. Azkarateko erretore izan zen, eta Hazparneko misiolari. Eskualduna astekariko zuzendari izan zen 1930-1937 urte bitartean. Gure Herria, Gernika, Eusko Jakintza eta Gure Almanaka aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1951. urtean.
Idazlan nagusiak
Antzezlana
- Xuriker-egile kalakariekin
- Sei antzerkigileren kaierak (2011, Hiria argitaletxea) Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak prestatu edizioa.
Biografia
- Petain Marechale Frantziaren aitzindaria (1941, Imp. Régionale)
Erlijioa
- Lurdeko Ama Birjina (1942, egilea editore)
- San Josep Jesusen aita ordekoa Mariaren espos laguna. Elizaren patroina (1942, E. Aubin et Fils)
- Jesusen Bihotz sakratua (1946)
- Maria Goretti (1966)
Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.