Dominique Laporte
Dominique Laporte (Tours, 1949 – Paris, 1984) Frantziako idazle psikoanalista ezaguna izan zen. Bere lanek probokazio kutsua zuten.
Dominique Laporte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dominique Marcel Gilbert Laporte |
Jaiotza | Tours, 1949ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 1984ko azaroaren 7a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Bere izen osoa Dominique Gilbert Laporte zen. Unibertsitateko irakasle, Parisko Unibertsitate VIII-Vincennesko Psikoanalisiari buruzko ikastaroen arduraduna izan zen. Bere lan espezializatuak Ornicar? aldizkarian agertzen ziren. Halaber, saiakerak eta poesia idatzi zuen. Michel Foucault eta Edmond Jabèsekin lotura zuzena izan zuen. Berak argitaratu zuen Frantzian lehen aldiz John Gregory Bourkeren Rites scatologiques liburua. Bere liburu ezagunena Histoire de la merde (Kakaren historia) izan zen.[1]
Obra
- Le français national: politique et pratiques de la langue nationale sous la Révolution française
- Histoire de la merde: prologue
- L'Étron de la nuit : prosopopée
- Il nous reste la main, poesia. Argo, 1979
- La Perspective et le temps
- L'enfance de Flaubert : l'opération faite à la langue
- Bouvard & Pécuchet centenaires, egile desberdinen Laportek bildutako testuak.
- Laure ou la Prosopopée du ciel
- Christo
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.