Domingo de Guzmán
Domingo de Guzmán (Caleruega, gaur egun Gaztela eta Leon, Espainia, 1170 – Bolonia, 1221eko abuztuaren 6a) edo San Domingo gaztelar elizgizona izan zen, domingotar predikarien ordenaren sortzailea. 1234an kanonizatu zuen Gregorio IX.ak. Jaieguna abuztuaren 8an ospatzen da (abuztuaren 4an 1970 arte).
Domingo de Guzmán | |||
---|---|---|---|
1216 - 1221 - Jordan Saxoniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Caleruega, 1170eko abuztuaren 8a | ||
Herrialdea | Gaztelako Erresuma | ||
Heriotza | Bolonia, 1221eko abuztuaren 6a (50 urte) | ||
Hobiratze lekua | Arca di San Domenico (en) | ||
Familia | |||
Ama | Joana Azakoa | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | House of Guzmán (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta founder of Catholic religious community (en) | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 15, Abuztuaren 7 eta Abuztuaren 8 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | domingotar | ||
Bizitza
Heretikoak gerraren bidez ez, baina bakearen bidetik bihurtu nahi izan zituen federa. Horregatik Inozentzio III.aren aurka azaldu zen. Okzitaniako Tolosan Predikatzaileen Ordena (domingotarrak) sortu zuen 1215. urtean bera bezala predikari izan nahi zuten gazte talde batekin eta Honorio III.a aita santuaren onespenarekin.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo de Guzmán |
- Lizarraga, Joakin, Agustuaren 4.an Santo Domingo Guzman, Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak, klasikoak.armiarma.eus
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.