Domingo Patrizio Meagher
Domingo Patrizio Meagher (Donostia, Gipuzkoa, 1703ko martxoaren 17a - Florentzia, Italia, 1772ko irailaren 21a) euskal idazlea. Irlandar etorkinen semea zen. Hamalau urte zituela Jesusen Lagundian sartu zen.
Domingo Patrizio Meagher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1703ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Florentzia, 1772ko irailaren 21a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa |
Enplegatzailea(k) | Santiago de Compostelako Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea Valladolideko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
1736an apaiz egin zen. Filosofia katedradun izan zen Santiago de Compostelan eta teologiakoa Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan. Olerkiak idatzi zituen euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaraz idatzi zituenetatik ospe handikoak dira Ardoari eta Matsaren ura izenekoak, gipuzkeraz eginak. Florentzian hil zen erbesteraturik.
« | Ni naiz chit gauza gozoa
eta pozquida osoa |
» |
Domingo Patrizio Meagher |
Lanak
Poesia
- Ardoari
- Ni naiz txit gauza goxoa
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.