Domingo Martinez de Irala

Domingo Martinez de Irala (Bergara, 1509 Asuncion, Espainiar Inperioa, gaur egun Paraguai, 1556ko urriaren 3a) gipuzkoar konkistatzaile eta kolonizatzailea izan zen.

Domingo Martinez de Irala

Bizitza
JaiotzaBergara, 1509 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAsuncion, 1556 (egutegi gregorianoa) (46/47 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta kolonizatzailea

Bizitza

1535an, Gipuzkoan zituen ondasun guztiak saldu zituen Ameriketara abiatzeko. Han Pedro de Mendoza gobernadorearen kapitain eta idazkari izendatu zuten eta harekin hartu zuen parte Buenos Aires hiriaren lehenbiziko fundazioan. Juan de Ayolasekin batera Paraná eta Paraguai ibaiak esploratu zituen. 1539-1542 eta 1544-1556 urte bitartean, Pedro de Mendoza hil ondoren, Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadore egin zuten eta La Asunción de Paraguay, bertako hiriburua, gotortzea deliberatu zuen.

Zilarra aurkitzeko espedizioak antolatu zituen baina, Pizarro eta La Gasca aurreratu zitzaizkiola ikusirik, uste denez berak sortu zuen La Asuncion hirira itzuli zen. Bertako kapitain nagusi eta gobernari izan zen heriotza arte. Paraguairen sortzailetzat hartu izan da Irala.

Domingo Martínez de Iralaren omenez egindako monolitoa Bergarako Fraiskozuri plaza
Domingo Martínez de Iralaren omenez egindako monolitoa Bergarako Fraiskozuri plazan

Erreferentziak

    Kanpo estekak



    Aurrekoa
    Juan de Ayolas
    Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadorea
    1539-1542
    Ondorengoa
    Álvar Núñez Cabeza de Vaca


    Aurrekoa
    Álvar Núñez Cabeza de Vaca
    Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadorea
    1544-1556
    Ondorengoa
    Gonzalo de Mendoza
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.