Domingo Fernández Medrano

Domingo Fernández Medrano (Alda, Harana, Araba, 1901 Gasteiz, 1978ko azaroak 15) arabar arkeologoa izan zen.

Domingo Fernández Medrano
Bizitza
JaiotzaAlda, 1901
Heriotza1978ko azaroaren 15a (76/77 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Arabako Arkeologia Museoa
KidetzaAntso Jakituna Fundazioa

Biografia

Aztarnategi megalitikoak, kobazuloak eta antzinako herriguneak aurkitu zituen Araban, Errioxan eta Nafarroan. Vicente Botellarekin batera, Sancho el Sabio erakundea sortu eta eta bertako zuzendari izan zen 1967. urtera arte. Urtebete lehenago Arabako Arkeologia Museoko zuzendari izendatu zuten (Arabako Foru Aldundiak kudeatutako museoa).

Jose Migel Barandiaranen lankidea izan zen eta lan ugari egin zuten elkarrekin.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.