Domingo Epaltza
Domingo "Txomin" Epaltza Lopez de Lerena (Bilbo, 1884ko urriaren 26a - Donibane Lohizune, 1956ko martxoaren 18a) Bizkaiko politikaria izan zen. Zuzenbide eta Letretako ikasketak egin zituen Deustun eta Madrilen. Banco de Bilbao banketxeko kontseilaria izan zen. Barakaldoko hautagaia izan zen EAJren aldetik 1918. urtean, eta erraz gailendu zitzaion Fernando Ybarrari. Euskaldun berria zen; euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen legebiltzarrean egin zuen aurkezpen hitzaldian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Haltsura (Lapurdi) jo zuen. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean Gurseko kontzentrazio-esparruan zegoen (1940).
Domingo Epaltza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1884ko urriaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1956ko martxoaren 18a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria eta bankaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.