Domingo Egaña

Domingo Egaña Erkizia (Getaria, Gipuzkoa, 1815eko otsailaren 24a - Orreaga, Nafarroa, 1876ko otsailaren 25a[1]) gipuzkoar buruzagi karlista izan zen.

Domingo Egaña

Bizitza
JaiotzaGetaria, 1815eko otsailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAldatz, 1876ko otsailaren 25a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Matiner-en Gerra
Bigarren Karlistaldia

Biografia

Hiru karlistaldietan hartu zuen parte. Bi aldiz zauritu zuten lehenean; komandante izan zen Oriamendiko guduan eta Getariako herria hartu zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren (1839), Mexikora jo eta hamar urte geroago itzuli zen, Bigarren Karlistadan (1849). Gipuzkoan sartu zen, Irundik, 150 karlistekin batera, baina matxinada hark Euskal Herrian biderik ez zuela ikusirik, Mexikora jo zuen berriro. Karlos VII.a Espainiara itzuli zenean (1872ko uztailean, Hirugarren Karlistaldiaren hasieran), Egañak Mexiko utzi eta Don Karlosen agindupean jarri zen berriro. Erregeak Gipuzkoako Komandantzia Nagusiko ardura eman zion. Gerra amaieran karlista-iheslari batzuek hil zuten Orreagan[2], antza ihesean ari zirela leporatzeagatik.

Euskara

Hil baino urtebete edo bi lehenagoko haren  adierazpen batzuk jasotzen dituen idazki bat gordetzen da,[3] non orduko egoeraren eta gertakarien gainean sutsuki diharduen. Honela amaitzen da:

« Guipuzcoatarrac: ¡Viva Religioa! ¡Viva Españia! ¡Viva Carlos VII.na! ¡Viva gure Fueroac! Zuen buruzari edo Comandante Generala. Domingo Egaña"  »

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.