Dome de Neige des Ecrins

Dome de Neige des Ecrins (4.015m), Alpeetako mendi bat da, Barres des Ecrins mendiko mendebaldean dagoen gailur bat. Ibilbide nagusia 1800 m ingurura dagoen aparkaleku batetik abiatzen da. 2.400 m-ra itxita dagoen mendi-aterpe zaharra dago, eta gero, glaziarra hasten da. Mendi aterpe berria 3.170 m-ra dago, glaziarreko ezkerreko aldean. Mendira igotzeko, Blanc (Zuria) glaziarretik joan behar da azken aldapara heldu arte. Handik, 4000 m ingurura arte igotzen da 45 graduko aldapan zehar. Azken urteotan eta urtze prozesuagatik, glaziarra asko aldatu da eta, gaur egun, ez da gomendagarria glaziar honetatik ibiltzea. Bertan, mendi batera edo bestera igotzeko bidegurutzera ailegatzen da. Han pitzadura handi bat dago eta goranzko norabidean denez, zaila da gurutzatzea. Ibilbideko lekurik arriskutsuena da. Gurutzatu ondoren metro gutxiko aldapa erraza dago.

Dome de Neige des Ecrins
Datu orokorrak
Garaiera4.015 m
Prominentzia41 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak44°54′N 6°24′E
MendikateaMassif des Écrins
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Isère
Babestutako-eremuaÉcrinsko parke nazionala

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.