Dolarraren trilogia
Trilogia del dollaro, edo Trilogia dell'Uomo senza nome, Sergio Leonek zuzendutako lehen hiru spaghetti westernak dira. Protagonista Clint Eastwood aktore gaztea dla, Ennio Morriconeren musikagilearen musika esanguratsuan oinarrituta.
Dolarraren trilogia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Trilogia del dollaro |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sergio Leone |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Constantin Film |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Hiru filmak
- Per un pugno di dollari (1964)
- Per qualche dollaro in più (1965)
- Il buono, il brutto, il cattivo (1966)
Hiru filmak spaghetti western zinema generoaren ereduak dira, haren ezaugarririk nabarienak dituenak, 1960 eta 1970 bitartean sortuak:
- Per un pugno di dollari (italieraz) edo A Fistful of Dollars (ingelesez) 1964an filmatutako spaghetti western bat da, Clint Eastwood ospetsu bihurtu zuen lehena eta genero horretako hoberenetakotzat hartzen dena. Sergio Leoneren Dolarraren trilogia osatzen duen lehena da. Gaztelaniaz Por un puñado de dólares eta frantsesez Pour une poignée de dollars izena eman zioten.
- Per qualche dollaro in più (italieraz) edo For a Few Dollars More (ingelesez) Espainia eta Italia artean 1965ean filmatutako spaghetti western generoko film bat da, Sergio Leone zinema zuzendari italiarrak zuzendua. Protagonista nagusiak Clint Eastwood, Lee van Cleef eta Gian Maria Volonté izan ziren. Musika, Ennio Morriconerena da. Dolarraren trilogia deritzonaren bigarrena da, 1964ko Per un pugno di dollari filmaren ondoren. Gaztelaniaz La muerte tenía un precio eta frantsesez Et pour quelques dollars de plus izena du.
- Il buono, il brutto, il cattivo (italieraz) edo The Good, The Bad and The Ugly (ingelesez) 1966an Sergio Leone zinema zuzendari italiarrak zuzendu zuen spaghetti western bat da, zinema historiaren filmik ezagunetarikoa da, spaghetti westernaren quintessenza. Dolarraren trilogia deritzonaren hirugarren filma da. Dolarraren trilogian bi pertsonaiatik hirura pasatzen dira. Clint Eastwoodek Lee van Cleefi Per qualche dollaro in piùan bezala, Eastwoodek eta Van Cleefek Eli Wallachi ematen diote protagonismoa Il buono, il brutto, il cattivoan.
Beste aktoreak
Mario Bregak trilogiako hiru filmetan parte hartzen du, pertsonaia bana jokatuz, beti hiltzen dena.
Bi aldiz agertzen diren beste aktoreak hauxek dira:
- Lee van Cleef
- Gian Maria Volonté
- Luigi Pistilli
- Joseph Egger
- Lorenzo Robledo
Ikus, gainera
- Sergio Leone
- Clint Eastwood
- Ennio Morricone
- Spaghetti western
- Uomo senza nome
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.