Dolar bruneitar
Artikulu hau Bruneiko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».
Dolar bruneitarra[1] (malaysieraz: Ringgit Brunei, jawi malaysieraz: ريڠڬيت بروني ), Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitzan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea BND da eta bere sinboloa $[2][3] edo B$, dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Dolar bruneitar banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago.
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Ingelesez) Autoriti Monetari Brunei Darussalam. (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Bruneiko Diru Agintaritzaren webgunea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.