Doja Cat
Amala Ratna Zandile Dlamini (Los Angeles, Kalifornia, 1995eko urriaren 21a), ezagunagoa Doja Cat izen artistikoaz, estatubatuar abeslaria eta rapeatzailea da.
Doja Cat | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amala Ratna Zandile Dlamini |
Jaiotza | Tarzana (en) , 1995eko urriaren 21a (28 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Rye (New York) Oak Park (Kalifornia) Agoura Hills Beverly Hills |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Aita | Dumisani Dlamini |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ramon C. Cortines School Of Visual And Performing Arts (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, egile abeslaria eta disko-ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Doja Cat |
Genero artistikoa | R&B garaikidea hip hop musika pop musika pop rap (en) Indie popa alternative R&B (en) trapa alternative hip hop (en) pop-punk (en) punk rap (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records Kemosabe Records |
dojacat.com | |
|
Ibilbide musikala
SoundCloud plataforman abestiak argitaratzen hasi zen gaztetan. So High abestiak Kemosabe eta RCA Records diskoetxeen arreta erakarri zuen. 17 urterekin lehen kontratua sinatu zuen RCA Recordsekin eta 2014an Purrr! EPa argitaratu zuen. 2018an lehenengo estudioko diskoa plazaratu zuen: Amala. Estreinako diskoko Mooo! abestiak arrakasta birala izateaz gain, abestiaren bideoklipa Interneteko meme izan zen. 2019an estudioko bigarren diskoa argitaratu zuen: Hot Pink. Bigarren honek Ameriketako Estatu Batuetako Billboard 200 musika zerrendan 10 ospetsuenen artean egin zuen. Gainera, Say So singleak platinozko hainbat ziurtagiri lortu zituen.
Diskografia
Estudioko diskoak
- Amala (2018)
- Hot Pink (2019)