Dogri
Dogri (डोगरी; ڈوگرى; ḍogrī) India eta Pakistanen bi milioi pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza indio-ariar bat da, gehien bat, Jammu eta Kaxmir indiar estatuko Jammu eskualdean eta baita Panyab iparraldean, Himachal Pradeshen, eta Kaxmirreko beste hainbat lekutan ere. Hizkuntza hau, Pahari (पहाड़ी edo پھاڑی) izenez ezagutzen da Pakistanen.
Dogri | |
---|---|
डोगरी | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 2.000.000 (1997) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Northern Indo-Aryan (en) Dogri-Kangri-Bhateali (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza tonala |
Alfabetoa | Dogri Devanagari orthography (en) , Dogra (en) eta Perso-Arabic script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | dgo |
Ethnologue | dgo |
Glottolog | dogr1250 |
IETF | dgo |
Dogri hizkuntza mintzatzen dutenak "dogras" bezala ezagutzen dira ingelesez, eta erabiltzen den lekuari Duggar esaten zaio. Lehen Punjaberaren aldaeratzat zuten, gaur egun ordea, hizkuntza moduan sailkatua da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.