Doggerland
Doggerland Ipar Itsasoaren hegoaldean zegoen antzinako lurralde bati arkeologo eta geologoek emandako izendapena da. Lurralde honek Azken glaziazioan zehar eta ondoren Britainia Handia uhartea eta Europar Kontinentea elkarlotzen zituen. K.a. 6.500-6.200 urtera arte itsas mailaren gainetik mantendu zen, nahiz eta pixkanaka-pixkanaka itsas maila goruntz zihoan heinean urpean gelditu. Geologia ikerketen arabera, Britainia Handiaren ekialdeko kostaldetik gaur egungo Alemania eta Danimarkako mendebaldeko kostaldetara hedatzen zen lur-zubia izan omen zen. Ziur aski, habitat oparoa litzateke, mesolito aroan gizakien bizilekuen kokalekua ere bai.
Doggerland | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | landmass (en) ![]() |
Azalera | 23.000 km² |
Eponimoa | Dogger Bank |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 52°N 3°E |
Leku geografikoa | Ipar itsasoa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.