Dodder ibaia
Dodder ibaiak (irlanderaz: An Dothra) Irlandako hiriburua den Dublin hiriko hiru ibai nagusietako bat da, Liffey eta Tolka ibaiekin batera. Irlandako Itsasoan itsasoratzen da Clontarf barrutian.
Dodder ibaia An Dothra (irlanderaz) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 26 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 53°18′16″N 6°17′10″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 120,8 km² |
Bokalea () | Liffey ibaia |
Ibilbidea
Ibai motza da, 26 kilometro baino ez baititu. Kippure mendian du iturburua, 763 metrotako altueran. Bere ibilbidean Dublin hegoaldeko hainbat barruti igarotzen ditu, nagusiena Tallaght, eta Dublingo kaiean Liffey ibaiarekin bat egin eta berehala itsasoratzen da.
Historia
Sarritan gainez egiten duen ibaia da. Azkenengo uholde handia 1986an izan zen. Garai batean ohikoak ziren errotan Dodder ibaiaren ertzean baina gaur egun aztarnak baino ez dira gelditzen.
Fauna
Amuarrainaren arrantza baimenduta dago martxotik irailera.
Bestalde hegazti akuatiko ugari ere biltzen dira ibaiertzean, hala nola basahatea, lertxun hauskara, martin arrantzalea, ur-zozoa, kopetazuria, uroiloa, beltxarga eta buztanikara horia. Gabiraia ere ikusten da inguruan.