Doda (abeslaria)

Dorota Aqualiteja Rabczewska (Ciechanów, Polonia, 1984ko otsailaren 15a - ), Doda gisa ezaguna, poloniar musikaria da, Poloniako artisten artean sari gehien irabazi duenetako bat. MTV Europe Music Awardsen irabazlea eta World Music Awardsera nominatua izan da. Bere ikuspegi berritzaile eta bideoklip eztabaidatuak direla eta fama handia irabazi du. Virgin rock taldearen kide izan zen, eta horiekin hiru diska egin zituen, euren artean platinozko diska hirukoitza izan zen Ficca (2005). Taldea 2007an desegin zenean, bakarlari gisa hasi zen, eta bi platinozko album argitaratu ditu: Diamond Bitch (2007) eta 7 pokus głównych (2011). 2016an Virgin taldea berriro elkartu zen eta laugarren album bat ekoiztu zuten, Choni.

Doda (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorota Rabczewska
JaiotzaCiechanów, 1984ko otsailaren 15a (40 urte)
Herrialdea Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
Familia
Ezkontidea(k)Radosław Majdan (en) Itzuli  (2005 -  2008)
Emil Stępień (en) Itzuli  (2018 -  2022)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, telebistako pertsona ospetsua eta estudioko musikaria
KidetzaVirgin
Izengoitia(k)Doda
Genero artistikoapop musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Group

dodaqueen.com
IMDB: nm1724347 Facebook: officialdoda Twitter: dodapoland Instagram: dodaqueen Youtube: UC-w1dIqV9y45DwHzyEm1dXg TikTok: doda Spotify: 3Gln8Jmda3Nb94qAMPyn4A iTunes: 172728443 Last fm: Doda Musicbrainz: 87452e5d-d526-4637-9f23-133faeb22508 Songkick: 176016 Discogs: 948467 Allmusic: mn0002099311 Deezer: 76577 Edit the value on Wikidata

2008an CNNk Doda historiako 10 poloniar famatuenen zerrendan sartu zuen[1]. 2011n Viva! aldizkariak Poloniako 10 emakume garrantzitsuenen taldean sartu zuen[2]. Machina aldizkariak 50 emakume abeslari onenen zerrendan sartu zuen[3] eta Wprost aldizkariak 100 poloniar garrantzitsuenen zerrendan[4]. Zerrendako emakume abeslari bakarra zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.