Doctrina Christiana
Doctrina Christiana Esteve Materra euskal idazleak 1617an argitaratutako liburuxka bat da, lapurtera klasikoan idatzia. Liburuxku hau Bordelen argitaratu zen eta marinelentzat egina dago, kristau-ikasbidea eta otoitz bereziak erakutsiz. Urte hartan argitaraturiko ale bakarra ezagutzen da, Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek 2015ean Danimarkako Errege Liburutegian aurkitua.[1] Villasanteren ustez garrantzi handia izan zuen Materrak garai hartako idazleentzat. 1623, 1648, 1693 eta 1704. urteetan berrargitaratu zen; 1693koan, izenburua aldatuta: Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac.
Doctrina Christiana | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Esteve Materre |
Argitaratze-data | 1617 |
Izenburua | Dotrina christiana |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | liburu santua |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Erreferentziak
- Berria. «Lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
Kanpo estekak
- Esteve Matierra (1617), Doctrina Christiana, in B. Ariztimuño et al. (arg.), Materra: edizioa eta azterketa (1.0), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: Doctrina Christiana
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.