Do (musika nota)
Do, Do eskalako lehen nota edo gradua da. Hainbat hizkuntzatan C letra erabiltzen dute nota izendatzeko. Antzina Ut deitzen zen nota, baina Giovanni Battista Doni musikalariak XVII. mendean notari izena aldatu zion, errazagoa baitzen solfeoan abestea.
Musika notak | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Do | Re | Mi | Fa | Sol | La | Si |
Errepresentazio grafikoa
Do zentrala azpian dagoen partituran bezala ager daiteke:
- Sol klabean behekaldeko lehen lerro gehigarrian agertzen da.
- Do klabean pentagramaen hirugarren edo laugarren lerroan ager daiteke.
- Fa klabean gaineko lehen lerro gehigarrian agertzen da.

Do zentrala musikako lau klabe garrantzitsuenetan. 261,6 ertzioren parekoa da.

Do zentrala 88 teklako teklatu batean.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.