Dmitri Xostakovitx

Dmitri Dmitriyevitx Xostakovitx (San Petersburgo 1906ko irailaren 25agreg./irailaren 12ajul. - Mosku 1975eko abuztuaren 9a) Sobiet Batasuneko musikagilea izan zen, XX. mendeko bigarren erdialdeko sinfonia konposatzailerik onenetakoa. Harizko laukoteak ere idatzi zituen. Errusia Sobiet Batasunean zela bizi izan zen. Iosif Stalin bezalako buruek arteak eta musika herriaren handitasunaren erakusgarri izan nahi zituztenez, Xostakovitxek zentsura pairatu zuen.

Dmitri Xostakovitx

(1950)
Ahotsa
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1906ko irailaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku, 1975eko abuztuaren 9a (68 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaDmitry Shostakovich
Ezkontidea(k)Nina Varzar (en) Itzuli  (1932 -  1935)
Nina Varzar (en) Itzuli  (ezezaguna -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
(1919 - 1925)
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in History of art (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Leonid Nikolayev (en) Itzuli
Alexandra Rozanova (en) Itzuli
Ignatiy Glyasser (en) Itzuli
Maximilian Steinberg (en) Itzuli
Nikolay Sokolov (en) Itzuli
Alexander Ossovsky (en) Itzuli
Maria Yúdina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, piano-jotzailea, politikaria, unibertsitateko irakaslea, libretista, musika-irakaslea, musikagilea, errealizadorea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Meyerhold State Theatre (en) Itzuli
Workers' Youth Theatre (en) Itzuli  (1930 -  1933)
San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa  (1937 -
Moskuko kontserbatorioa  (1943 -  1948)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMieczysław Weinberg, Piotr Ilitx Txaikovski, Nikolai Rimski-Korsakov, Vissarion Shebalin (en) Itzuli eta Nikolai Zhilyayev (en) Itzuli
KidetzaSobietar Musikagileen Elkartea
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Soviet Peace Committee (en) Itzuli
Royal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Genero artistikoasinfonia
ganbera-musika
opera
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

shostakovich.ru
IMDB: nm0006291 Allocine: 75510 Allmovie: p111311
Spotify: 6s1pCNXcbdtQJlsnM1hRIA iTunes: 267981 Last fm: Dmitri+Shostakovich Musicbrainz: 519dd32e-8f30-4380-8826-7aa99169e1bb Songkick: 4860938 Discogs: 115461 IMSLP: Category:Shostakovich,_Dmitry Allmusic: mn0001517893 Find a Grave: 953 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lehendabiziko urteak

Xostakovitxen gurasoak Siberiatik zetozen. Aita biologoa eta ingeniaria zuen eta ama, piano jotzailea. Eroso bizi izan ziren 1917ko iraultza. Petrogradoko (San Petersburgoko) kontserbatorioan, pianoa eta konposaketa ikasi zituen. Aita hildakoan diruz estu zebiltzanez, semeak soinurik gabeko filmetarako zineman pianoa jotzen dirua irabazi behar izan zuen. Haren lehen sinfonia oso arrakastatsua izan zen: musikak soinu berria zuen, akorde disonantziaz betea. Lehen lan dramatikoen arteanSudurra izeneko opera eta Urrezko garaia izeneko balleta daude.

Helduaroa

1930ean, Mtsensk barrutiko Lady Macbeth opera idatzi zuen. Kritikariek lana goraipatu zuten arren, sobiet gobernuak debekatu egin zuen. Beldurrez, zentsura onartu zuen. Xostakovitxek Bosgarren sinfonia idatzi zuenean, sobiet gobernuaren gustuko izan zen. Bere piano bostekoarengatik, Stalin saria jaso zuen.

Bigarren Mundu Gerran, Xostakovitx, emaztea eta bi seme-alabak beste nonbaitera eraman zituzten. Ondorengo bi sinfoniek (7.a eta 8.a) guda deskribatzen dute. Mendebaldean arrakasta handia zan zuten. Estatu Batuetan 7. sinfonia nazismoaren kontrako erresistentziaren ikur bilakatu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren

Gudaren ondoren, sobiet gobernuak lan artistikoak zorrotz zentsuratzeari ekin zion berriz. 1948ko bilera batean Xostakovitx, Prokofiev eta beste konposatzaile batzuk kritikatu eta "formalista" eta "antidemokratiko" deitu zituzten. Hurrengo bost urtean, Xostakovitx politikarien gustuko ez zen ezer ez konposatzeko kontuz ibili zen. Gure ama-lurrean eguzkiak distira egiten du ondu zuen.

1953an Stalin hil ondoren, zentsura leundu zen. Hamargarren sinfonia idazti zuen. Lady Macbeth opera berrikusi zen eta izen berria eman zitzaion: Katerina Izmaylova. Filma egin zuten eta herrialde askotan erakutsi zuten.

Azken urteetan oso osasun txarra izan zuen. Poliomielitisa zela eta, eskuak eta hankak erabiltzeko zailtasunak izan zituen. Hainbat bihotzeko izan zituen eta bista galtzen hasi zen. 1975ean, birikako minbiziaz hil zen.

Musika

Ondu zituen 15 sinfonia eta 15 harizko laukoteengatik da ezaguna batik bat. Operarik garrantzitsuena Mtsensk barrutiko Lady Macbeth du. Filmetarako musika eta antzezlanetarako musika (adibidez Hamlet) ere idatzi zuen. Xostakovitx errusiar literaturan jantzia zenez, abestietan Puxkin, Dostoevsky eta Blok bezalako idazle famatuen hitzak erabili zituen. Pianorentzako 24 preludio eta fuga ondu zituen, piano hirukote bat, bi piano kontzertu, piano bosteko bat, txelo eta pianorentzako sonata bat eta txelo eta biola eta pianorentzako sonata bat (haren azken lana).

Lagun askok haren lana lehendabizikoz kontzertuan jotzen zuten. Haren sinfonia gehienak lehendabizi Eugeny Mravinskyk zuzendutako Leningrad Filarmonikoak jotzen zituen. Bere harizko laukoteak lehendabizi Beethoven Harizko Laukoteak jotzen zituen. David Oistrakh biolin jotzaileak, Mstislav Rostropovitx txelo jotzaileak eta Sviatoslav Richter piano jotzaileak bere musika jotzen zuten lagun minak zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Xostakovitx Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.