Dmitri Miontxinski

Dmitri Timofeevitx Miontxinski (errusieraz: Дми́трий Тимофе́евич Миончинский; 1889ko urriaren 26a, Kazan 1918ko abenduaren 29agreg./abenduaren 16ajul., Stavropolgo gobernazioa) - Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte izan zen. Bolondresen Armadaren artilleriaren kontrolatzailea ere izan zen.

Dmitri Miontxinski

Bizitza
JaiotzaKazan, 1889ko urriaren 26a
HeriotzaStavropol Governorate (en) Itzuli, 1918ko abenduaren 16a (29 urte)
Hobiratze lekuaKrasnodar
Hezkuntza
HeziketaQ4318657 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraartillery (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Ice March (en) Itzuli
Kuban Offensive (en) Itzuli

Jurgi Santuaren Zalduna zen eta Jurgi Santuaren Ezpata irabazi zuen.

Hezkuntza

Nhizny Novgorod kadeteen gorputzean graduatu zen 1906an eta Mikhailovski Artilleria Eskolan 1909an. 1914an, Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen Nikolaev akademian sartu zen.

Partaidetza Lehen Mundu Gerran

Gerra Handiaren hasieran, frontera bidalia izan zen 1. Artilleria Bateriaren tenientea bezala, 31. Artilleria Brigadaren parte zena. Gnaia Lipako Guduan zauritua izan zen, 1914ko abuztuaren 14an. Sendatu zenean berriro sartu zen armadan eta urritik azarora San Ibaian borrokatu zuen; honengatik Jurgi Santuaren 4. Mailako domina irabazi zuen. 1916an teniente koronel mailara igo zen, eta Jurgi Santuaren Ezpata jaso zuen.

1917an 31. Artilleria Brigadaren 5. bateria bere menpe zegoen.

Errusiako Gerra Zibila

1917ko abenduaren 12an Bolondresen Armadan sartu zen eta bi egun geroago Mikhailovsko-Konstantinovskaia Artilleria bateriaren agintaria izendatu zuten. Bateria honek Txernetzoven Partisanoen parte zen, Vasili Txernetzoven aginpean. Izotz Martxan parte hartu zuen eta Bolondresen artilleriaren antolatzaile nagusia bihurtu zen.

1918an, komandante titulua jaso zuen eta Koronel mailara igo zen.

1918ko Abenduaren 16an heriotza zauri bat jaso zuen Shishkino (Stavropol) herrixkatik hurbil, borrokatzen ari zen bitartean. Ekaterinodarren lurperatua izan zen, Katalinaren elizan

Jasotako Sariak

  • Jurgi Santuaren 4.Mailako domina (VP 09/23/15)
  • Jurgi Santuaren arma (VP 27.01.117)

Bibliografia

  • Марков и марковцы. — М.: НП «Посев», 2001. ISBN 5-85824-146-8
  • Гиацинтов Э. Н. Записки белого офицера / Вступит. статья, подготовка текста и коммент. В. Г. Бортневского. — СПб.: «Интерполиграфцентр» СПбФК, 1992. — 267 с., илл. ISBN 5-88560-077-5.
  • Клепов М. Ю. Офицеры — Георгиевские кавалеры Первой мировой войны. — М.: «Минувшее», 2015.
  • Миончинский, Дмитрий Тимофеевич. // Проект «Русская армия в Великой войне».
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.