Dmitri Mendeleiev
Dmitri Ivanovitx Mendeleiev (errusieraz: Дми́трий Ива́нович Менделе́ев, ) ( ⓘ1834ko otsailaren 8agreg./urtarrilaren 27ajul. - 1907ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 20ajul.), kimikari eta asmatzaile errusiarra izan zen. Taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea izan zen, eta taula hura erabiliz, aurkitzeke zeuden elementu kimikoen propietateak aurresan zituen.
Dmitri Mendeleiev | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1865 - 1890
1863 - 1872
1857ko urtarrilaren 9a - 1865
1855 - 1856 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Дмитрій Ивановичъ Менделѣевъ | ||||||||
Jaiotza | Tobolsk, 1834ko otsailaren 8a (juliotar egutegia) | ||||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||||||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||||||
Heriotza | San Petersburgo, 1907ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia) (72 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Ivan Pavlovich Mendeleyev | ||||||||
Ezkontidea(k) | Feozva Nikitichna Leshcheva (en) (1862 - 1882) Anna Ivanova Popova (en) (1882ko apirila - ezezaguna) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | San Petersburgoko Teknologiako Estatu Institutua San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea Main Pedagogical Institute (en) (1850 - 1855) | ||||||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||||||
Tesi zuzendaria | Alexander Voskresensky (en) | ||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Dmitri Konovalov (en) Boris Weinberg (en) Gavriil Gustavson (en) Venyamin Klyachkin (en) | ||||||||
Hizkuntzak | errusiera alemana frantsesa | ||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | kimikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea Richelieu Lyceum (en) (1855 - 1856) San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala (1857 - 1890) San Petersburgoko Teknologia Institutu Praktikoa (1863 - 1872) | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Suediako Zientzien Errege Akademia Göttingengo Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | deismoa | ||||||||
Honetaz gain, Robert Bunsen eta Gustav Kirchhof alemaniarrek ezarritako analisi espektralen gainean, elementuen igorpen espektroarekin erlazionaturiko aspektu fisiko –kimiko desberdinez ikertu zuen, bolumen espezifikoen determinazioan jardun zuen, gasen likidotze baldintzak aztertu zituen, eta petrolioen jatorria ikertu zuen, besteak beste.
Biografia
Mendeleiev Verkhnie Aremzayanin jaio zen, Tobolsk-en ondoko herri batean, Siberian. Bere gurasoak Ivan Pavlovich Mendeleiev (1783-1847) eta Maria Dmitrievna Menedeleiva (1793-1850) izan ziren[1]. Dmitri 17 anai arreben gazteena zen [2] .Bere familia guztia kristau ortodoxoa zen, beraz sinismen ortodoxoan hazi zuten. Ahala ere, bere amak “pazientziarekin egi jainkotiar eta zientifikoa bilatzera” bultzatu zuen[3]. Urte batzuk beranduago Mendeleivek bere burua deismoan kokatuko zuen[4].
Mendeleiev familiaren bizia oso gogorra izan zen. Dmitri jaiotako urte berdinean bere aita itsua gelditu zen eta bere lana herriko eskolako zuzendaria bezala galdu egin zuen. Egoera honek bere ama lanean hastea behartu zuen, eta bere familiaren beira fabrika martxan jarri zuen berriro.
Dmitri txikitatik zientzietarako gaitasuna erakutsi zuen. Hau dela eta, bere aita hil zenean eta bere amaren fabrika sua hartu zuenean, bere ama aurreztutako dirua enpresan inbertitu beharrean Dmitriren goi mailako ikasketetan jarri zuen, eta 1849an Moskura joan ziren unibertsitatean sartzeko. Baina Moscuko unibertsitatean onartu ez ziotenez, San Petersburgoko Institutu Pedagogikoan bere ikasketak jarraitu zituen 1950ean [5].
Graduatu ondoren tuberculosisez kutsatu zen, hau dela eta Krimeako penintsulara transladatu zen, Itsaso Beltzaren iparraldean, 1885an. 1857an San Petesburgora itzuli zen erabat osasuntsu zegolarik.
1862an Feozva Nikítichna Leschiovarekin ezkondu zen, eta berekin 3 sema-alaba izan zituen, baina horietako hil zen. Ezkontza behartua izan zen eta beraien bizitzak zailak eta tristeak izan ziren, honengatik 1871an separatzea erabaki zuten.
Bere bizitzan zoriontasuna agertu zen Anna Ivánovna Popova rekin ezkondu zenean,emakume bat bera baino 26 urte gazteagoa zena. Baina ezkondu arte momentu txarrak bizitu zituzten, Mendeleiven lehenengo emazteak ez zion dibortzioa eman nahi eta Annaren familiak bikotearen aurka zegoen, baina dibortzioa lortu zuenean Erromara joan zen bere emazte berria izango zenarengana. 1882an azkenean ezkondu ziren eta 4 seme alaba izan zituzten. Beraien alaba zaharrenak, Luibovek, Aleksandr Blok poeta errusiarrarekin ezkondu zen.
Nahiz eta Mendebaldean Elementuen taula peridikoarengatik oso ezaguna izan, Dmitri Mendeleiven ekarpena Errusiaren garapenerako ezinbesteko izan zen, bere ikerkuntzak oso zabalak izanik, kimikatik aeronautikara.
Bere jakinduriak bere garaikideen artean ospe handia eman zion. Serguei Witteren hazienda ministroaren aholkularia izan zen eta herrialdearen garapen sozioekonomikoaren inguruko 70 artikulu idatzi zituen.
Mendeleiev bere garaiko zientzialari handienetako izan zen, ikasle askorengana ailegatu zena. 1907ko otsailaren 2an hil zen, ia-ia itsua zegoelarik pneumoniarengatik.
Karrera akademikoa
Beka bati esker Heidelbergera joateko aukera izan zuen, eta bertan Kirchhoff eta Bunsen zientzialariekin ikerkuntz desberdinak egin zituzten, “Likidoen kohesioa eta kohesio molekularraren papera gorputzen erreakzio kimikoetan” artikulua publikatuta. Lan hau Parisetik ekarritako zehaztasun handiko intrumentu batzuei esker izan zen, hauekin irakite tenperatura absolutua aurkitu zuen eta gas batzuk likidotzerik ez zutela konturatu zen ( beraien iraki tenperaturaren gainetik zeudelako)[6]
Karlsruheko kongresuan parte hartu zuen, eta bertan Cannizzarok planteatutako elementuen pisu molekularren problemarekin harrituta gelditu zen, beraz, San Petersburgora itzuli zenean, liburu eta obra desberdinak idazten hasi zen, hauetatik Kimika Orgaikoa deituriko liburua garrantzitsuenetako izanda.
Irakasle izateko bolumen espezifikoei buruzko tesia presentatu zuen, eta 1965an zientzietako doktoretza lortu zuen “ Ura eta Alkoholaren konbinazioari buruz” deituriko disertazioarekin, honi esker San Petersburgoko Unibertsitatean katedra lortu zuen kimikako irakasle bezala lan egiteko[7].
1865an, landetxe bat erostea erabaki zuen eta uzta hobetzeko metodo zientifikoa erabili zuen. Garai hartarako hobekuntza nabariak lortu zituen, eta uztara dedikatzen ziren pertsona asko bere aholkua eskatu zioten.
1869an bere obra famatuarena publikatu zuen Kimikako Printzipioak non taula periodikoa lehen aldiz agertzen zen. Liburua hizkuntz askotara itzuli zuten. Bere bitza zehar zientzia aplikatua eta ekoizpen industrialean erabiltzen ziren tekniken hobekuntza defendatu zuen. Errusiako lehenengo petrolio-findegia martxan jartzen lagundu zuen, petrolioaren jatorriari buruzko lehenengo teoriak proposatu zituen eta aurreikusi zuen petrolioaren garrantzia ekonomian mundu mailan.
1876an Ameriketako Estatu Batueratara joan zen petrolioaren erauzketari buruz ikasteko eta Kukasoan martxan jartzeko. Petrolioaren finketaren metodoa gorputz homogenoen molekulen atrakzioa ikertzera eraman zuen, eta ikerketa honetan jardun zuen bere heriotza arte. 1887an Ur disoluzioen ikerkuntza pisu espezifikoaren arabera deituriko ikerkuntza argitaratu zuen.
Taula periodikoa
Irakasle bihurtu ondoren, Mendeleievek bere lanik garrantzitsuena idatzi zuen: Kimikako printzipioak (1869). Elementu kimikoak haien propietateen arabera sailkatzen ari zela, hainbat patroi agertzen zirela ohartu zen, eta haiek ikertuz taula periodikoa eratu zuen.
Sasoi berean, beste zenbait ikertzaile ere eremu berean ari ziren lanean. Haietako batek, John Newlands izenekoak, zortzikoteen legea ("Newlandsen zortzikote" izenarekin ere ezagutua) argitaratu zuen 1865ean. Hala ere, aurkitu gabeko elementuentzako tokirik ez zuen uzten eta kutxa batean bi elementu jarri zituen, eta horregatik ez zen onartua izan. Beste batek, Lothar Meyer, 28 elementu deskribatu zituen 1864an, baina ez zuen elementu berriak aurresateko taularik erabili.
Mendeleevek hurrengo taula sortu zuen:[8][9]
Cl 35.5 | K 39 | Ca 40 |
Br 80 | Rb 85 | Sr 88 |
I 127 | Cs 133 | Ba 137 |
Patroi honi jarraituz elementu gehiago erantsi zizkion taulari, eta horrela sortu zuen taula periodikoa.
1869ko martxoaren 6an Mendeleevek bere lanaren aurkezpen formala egin zuen Errusiako Kimika Elkartean, Elementuen masa atomikoen propietateen arteko mendekotasuna izenburupean. Aurkezpenean elementuak deskribatu zituen masa atomikoaren eta balentziaren funtzioan, eta hurrengo ideiak esan zituen:
- Elementu kimikoak, haien masa atomikoaren arabera antolatzen badira, propietateen periodikotasuna agertzen dute.
- Antzeko propietate kimikoak dituzten elementuek antzeko balioa daukaten masa atomikoa dute (adib. Pt, Ir, Os) edo modu erregularrean handitzen dira (adib. K, Rb, Cs).
- Elementuak taldeka antolatzen badira, beren masa atomikoa jarraituz, antolamendu hori balentzia deiturikoarekin bat dator, bai eta, neurri txikiagoan, elementuon propietate kimikoekin ere, Li, Be, B, C, N, O, eta F segidan nabari agertzen den moduan.
- Arruntenak diren elementuak masa atomiko txikiagoa dutenak dira.
- Masa atomikoaren magnitudeak elementuaren izaera baldintzatzen du, molekularen magnitudeak konposatu kimiko baten izaera baldintzatzen duen modu berean.
- Oraindik ezagutzen ez diren elementuak aurkitzea espero dezakegu; esaterako, aluminioaren eta silizioaren parekoak diren bi elementu, 65 eta 75 masa atomikoa izango dutenak.
- Elementu baten masa atomikoa alboko elementuen masen ezagutzatik ondoriozta daiteke. Esaterako, telurioaren masa atomikoa 123 eta 126 artean egongo da, eta ezin da 128 izan. Hemen Mendeleievek huts egin zuen, telurioaren masa atomikoa (127,6) iodoarena (126,9) baino altuagoa baita.
- Elementuen zenbait propietate beren masa atomikoa jakinda aurresan daitezke.
Mendeleievek elementu ezagun guztiek barne hartzen zituen eta elementu berriak aurresaten zituen taula periodikoa argitaratu zuen. Hilabete batzuk geroago, Meyerrek berdina zen beste taula bat argitaratu zuen. Zenbaitek uste dute meyer eta Medeleiev taula periodikoaren kosortzaileak direla, baina ia mundu guztia ados dago Mendeleievek merezi duela onarpenik zabalena, aurreikuspen zehatzak egin baitzituen ekasilizio (germanio), ekaaluminio (galio) eta ekaboro (eskandio) deitu zituen elementuen propietateen inguruan.
Erreferentziak
- Idazki autobiografikoa (Errusieraz) Архив Д. И. Менделеева: Автобиографические материалы. Сборник документов. Directmedia 2016-04-11 ISBN 9785447574888. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- (Gaztelaniaz) «Las siete curiosidades que esconde la Tabla Periódica de Dmitri Mendeléyev» El Confidencial 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- Hiebert, Ray Eldon. Lee, Ivy. SAGE Publications, Inc. ISBN 9780761927334. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- Gordin, Michael D.. (2004). A well-ordered thing : Dmitrii Mendeleev and the shadow of the periodic table. Basic Books ISBN 046502775X. PMC 53796860. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- «Biografia y Obra de Dimitri Mendeleiev Historia de la Tabla» historiaybiografias.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- (Gaztelaniaz) «Dmitri Mendeléiev, Google homenajea al genio ruso y a su esbozo de la tabla periódica en el nuevo doodle» ELMUNDO 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
- Li, Jie Jack. (2003). «Cook-Heilbron thiazole synthesis» Name Reactions (Springer Berlin Heidelberg): 82–82. ISBN 9783662053386. (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
- (Ingelesez) A brief history of the development of the period table
- (Ingelesez) Mendeleev and the Periodic Table
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Mendeleev |