Djenné

Djenné (banbaraz: ߘߖߋߣߣߋ) Mali erdialdeko Mopti eskualdeko hiria eta udalerria da. Niger eta Bani ibaien elkargunean eratzen den barne deltan dago, Moptitik 130 km hego-mendebaldera. Udalerriak hiria eta inguruko 10 herri hartzen ditu barne eta 2009an 32.944 biztanle zituen.[1]

Djenné
commune of Mali (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
Region of MaliMopti eskualdea
Geografia
Koordenatuak13°54′N 4°33′W
Map
Azalera302 km²
Altuera278 m
Demografia
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakVitré eta Fez

Djennéko historia Timbuktukoari estuki loturik egon da. XV. eta XVII. mendeen artean, Timbuktutik irten edo Timbuktura sartzen ziren Saharan zeharko merkataritzako gai gehienak (urrea, gatza..) eta esklaboak, Djennétik zehar igarotzen ziren. Bi hiriak islamdar jakinduriaren gune bilakatu ziren. Baina, portugaldarrek Afrikako itsasaldean merkatal portuak eraiki zituztelarik, Saharan zeharko merkataritzak garrantzia galdu zuen eta Djenné gainbehera etorri zen.

Hiria ospetsua da bere lasto-buztinezko arkitekturarengatik. Eraikin aipagarriena Meskita Handia da, lehengo meskita zegoen leku berean 1907an eraikia. Hiru kilometro hego-ekialdera Djenné-Djenno dago, Djennéren jatorrizko kokapena eta Saharaz hegoaldeko Afrikako hiri zaharrenetako bat[2]. 1988an UNESCOk Djenné eta Djenné-Djenno Gizateriaren Ondare izendatu zituen[3].

Erreferentziak

  1. 2009ko errolda, Mopti eskualdea Instat.gov.ml
  2. Susan Keech McIntosh et Roderick J. McIntosh: Jenne-Jeno, une ancienne cité africaine Anthropology.rice.edu
  3. Old Towns of Djenné Unesco.org

Kanpo estekak

Geografia
Mali
Artikulu hau Maliko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.