Djed

Djed pilarea edo Djeda, ikur bat da. Osirisen bizkarrezurra, zuhaitz bat, langa bat, etab... irudika zitzakeena. Egiptoar mitologian gehien irudikatutako ikurretako bat da, benetan irudikatzen duen objektua zein den ezagutzen ez den arren.

Djed pilarea

Historia

Djed pilarea, historiaurreko fetitxe bat izan zitekeen, nekazaritza errituekin lotua, ikonografia egiptoarrean mantendu zena, Erromak Egipto konkistatu zuen arte irudikatua izan zena.

Tinitar garaitik ezagutzen dira Djed pilareak, Helwanen aurkituak. Beranduago, Antzinako Inperioan, Djoser faraoiaren hil barrutian grabatua izan zen, Saqqaran, Menfiseko nekropolian, eta, itxuraz, beste kontzeptu batzuekin lotutako ikur bat zen, zeruaren euskarri bezala, adibidez, edo beste jainko batzuei izendatua izan zitekeen, Sokar eta Ptah bezala, Menfiseko jainko hauek, ikur hau daramatelarik irudikatuak baitira.

Inperio Berrian zehar, Aniren Papiroan, bizitzaren zeinua, Ankharen ondoan marraztua dago, jaiotzen ari den eguzki diskoa bat daramaten besoekin, alboetan, bere arreba Neftis eta bere emazte Isisek lagunduta, eguzkia agurtu eta gurtzen duten hainbat tximinorekin. Osiris da, Dyed bezala irudikatua.

Djed pilarea, Ankha, Isis eta Neftis Aniren papiroan
Faienzazko Djed pilareak. Alexandriako Museoa.

Sinkretismoa

Ziuraski, Osiris, Ptah eta Sokar bateratuak izan zirenean, pilarea, Osirisen sinbolismoaren zati izatera pasa zen, jainko honen gurtza hedatu zenean. Djed pilarea, Thot eta Khonsu jainkoen uas zetroetan ere irudikatua dago.

Djed pilarearen tentetzea

"Djed pilarearen tentetzea", jatorria Menfisen zuen zeremonia ospetsu bat zen, beharbada, Ptah jainkoaren omenez, beranduago Osirisekin bateratu zena. Zeremonia honen ospakizunaren bidez, erregealdiaren egonkortasuna sinbolizatzen zen, Osirisen berpiztea eta honek Seth jainkoaren aurka lortutako garaipena. Zeremonia hau, aldiro-aldiro, faraoiaren indarrak berritzeko modu bat zen, Egiptoko tronuan errege bezala jarrai zezan. Gainera, Heb Sed jaialdian errepikatu behar zen. Beste toki batzuen artean, Seti I.a faraoiaren tenpluan ikus daiteke, Abidosen, Osirisen gurtza tokia zena.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.