Dj Txako (musika taldea)
DJ Txako, Japoniako eszena mestizoko lehen emakumezko DJa da. Disko-jartzaile izateaz gain, "Japonicus" ekoiztetxearen eta "Caribbean Dandy" DJ kolektiboaren parte ere bada. Txakoren oinarria musika errebeldea eta bere ekialdeko jarrera dira, bere saioetan estilo pertsonal batek markatutako japoniar eragina erakusten du, nahasketa eta erritmo globalak hautatuz.
DJ Txako | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Japonia |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Q11225376 ![]() |
Taldekideak | |
Txako | |
Informazio gehigarria | |
http://djtxako.jugem.jp | |
![]() ![]() |
Denbora gutxian, Tokioko underground eszenaren erreferente bihurtu zen eta Japonian eta munduko hainbat herrialdetan ekitaldi eta jaialdi handietan parte hartzen hasi zen. Mundu osoan zehar ibili da lanean artista anitzekin. Tartean, Fermin Muguruza, Banda Bassotti, Mimi Maura eta beste hainbat talderekin.[erreferentzia behar]
2008an, denbora batez Tokioko underground zirkuituan musika jartzen haritu ondoren, bere lehen emanaldia egin zuen Japondik kanpo. Euskal Herrian egin zuen bere atzerriko debuta, Inoren Ero Ni eta Berri Txarrak bezalako artistekin batera haritu zen.[erreferentzia behar]
- 2009an Euskal Herrira itzuli zen DJ gisa, Turtle Island talde japoniarraren telonero gisa aritu zen eta bertan Esne Beltza, Ze Esatek, Des-Kontrol eta Txapelpunk taldeekin ere aritu zen. Urte bereko uztailean Fuji Rock Festival jaialdian debuta egin zuen.[1][2]
- 2010eko urrian Manu Chaoren Tokyoko showan, musikari gonbidatua izan zen eta Nagoyako "Fight For Nagoya" ekitaldian kartela partekatu zuten biek.
- 2011n Guaka talde frantziarrarekin bira egin zuen, tsunamiak kaltetuen mesedetan.
- 2012an Fuji Rock Festival jaialdian aurkeztu zen, eta ondoren Mimi Maura, Los Fabulosos Cadillacs taldeko saxofoi jotzailearen talde alternatiboarekin eta DJ Scratchyrekin bira egin zuen C4. Urte bereko udan Europara itzuli zen Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian ikuskizun sorta bat egin zuen.[erreferentzia behar]
- 2014an, bere estreinako disko-lana kaleretu zuen, "Cafe Bohemia: Drip on All Gypsies", Japoniako disko-etxe baten eskutik.[3]
- 2015eko udaberrian Europara itzuli zen eta Euskal Herrian Esne Beltza eta Bad Sound Systemekin batera eta oholtzak partekatu ondoren, Katalunian debutatu zuen, Reusen, Rubin eta Clownia Festival-ean jo zuen. Urte bereko Fuji Rock Festival-ean, Fermin Muguruzaren eta Asthmatic Lion Sound Anti Systema-ren DJ gisa aritu zen.[erreferentzia behar]
- 2022ko uztailean Euskal Herrira itzuli zen, Ondarroako Zapato azulen, Arrasateko herriko tabernan eta Euskal Herria Zuzenean jaialdian aritu zen.[4][5][6]
Euskal Herrian eskainitako kontzertu batzuk
- 2009.06.06 Elgoibarko txosnetan.[7]
- 2011.09.23 Hondarribiko Psilocybenea aretoan.[8]
- 2022.07.02 Euskal Herria Zuzenean jaialdian.[5]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Turtle Island (Japonia), Dj Txako + Dockoyamantado (Japonia) eta Etsaiak | Bonberenea. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- «- GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- (Ingelesez) Cafe Bohemia: Drip on All Gypsies - DJ Txako | Releases | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- .
- DJ Txako - EHZ Festibala 2022. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- Berria. «EGITARAUA» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Ambiente festivo en Maala y Gaztetxe» El Diario Vasco 2009-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- «entzun.eus - musika ataria» www.entzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).