Divergent

Divergent Estatu Batuetako film bat da, Veronica Rothek idatzitako izenburu bereko eleberrian oinarritua. Neil Burgerrek zuzendu zuen eta gidoia Evan Daugherty eta Vanessa Taylorrek idatzi zuten. Protagonista nagusiak Shailene Woodley, Theo James eta Kate Winslet dira. 2014ko martxoaren 21ean estreinatu zen.[1]

Divergent
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaDivergent
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm distopikoa, abenturazko filma, ekintza-filma, film post-apokaliptikoa, film erromantikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta thrillerra
Iraupena139 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaThe Divergent Series (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaDivergent (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Chicago
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Neil Burger
Gidoigilea(k)Evan Daugherty (en) Itzuli
Vanessa Taylor
[[Kategoria:Evan Daugherty (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ansel Elgort
Ashley Judd
Ben Lloyd-Hughes (en) Itzuli
Jai Courtney (en) Itzuli
Kate Winslet
Maggie Q
Mekhi Phifer
Miles Teller
Ray Stevenson
Shailene Woodley (Beatrice Prior (en) Itzuli)
Theo James
Tony Goldwyn
Zoë Kravitz
Christian Madsen
Ben Lamb (en) Itzuli


[[Kategoria:Ben Lloyd-Hughes (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jai Courtney (en) Itzuli antzeztutako filmak]]










[[Kategoria:Ben Lamb (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaDouglas Wick
Lucy Fisher (en) Itzuli

[[Kategoria:Lucy Fisher (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaSummit Entertainment
Red Wagon Entertainment (en) Itzuli

[[Kategoria:Red Wagon Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRichard Francis-Bruce
Ekoizpen-diseinatzaileaAndy Nicholson (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJunkie XL
Argazki-zuzendariaAlwin H. Küchler
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaChicago

divergentthemovie.com
IMDB: tt1840309 Filmaffinity: 242952 Allocine: 195022 Rottentomatoes: m/divergent Mojo: divergent Allmovie: v579258 TCM: 2004753 Metacritic: movie/divergent
Twitter: Divergent Netlix: 70293461Edit the value on Wikidata

Argumentua

Chicago futuristiko eta distopiko batean, gizartea bost fakziotan banatzen da: Eroapena (interesgabea), Begikotasuna (baketsua), Egia (zintzoa), Ausardia (ausarta) eta Erudizioa (intelektuala). Gainerako biztanleak Abandonatuak deitzen dira, estatus sozial eta pribilegiorik ez dutenak. Umeek 16 urte betetzen dituztenean, gaitasun psikologikoko proba bat egiten dute, sueroa txertatuz eta beren fakzio egokiena zein den adieraziz. Hala ere, hurrengo hautatze ekitaldian beste edozein fakzio aukera dezakete behin betiko bezala.

Beatrice Prior (Shailene Woodley) Eroapenean jaio zen (gobernuak gidatzen duen fakzioa). Bere aita, Andrew Prior (Tony Goldwyn), zuzendaritza-kontseiluko kide da, Marcus Eaton (Ray Stevenson) Eroapeneko buruarekin batera. Beatricek bere proba Ausardiako Tori Wu (Maggie Q) izeneko emakumezko batekin egiten du. Bere emaitzak fakzio desberdinetako ezaugarriak erakusten ditu, hau da, Dibergentea da. Bere dibergentziak barne hartzen ditu Eroapena, Erudizioa eta Ausardia. Torik bere emaitza Eroapena bezala erregistratzen du eta aholkatzen dio bere benetako emaitza ezkutuan mantentzeko; izan ere, Dibergenteek modu independentean pentsa dezakete eta gobernuak ezin ditu kontrolatu, hortaz, orden sozialerako mehatxua kontsideratzen dira.

Hurrengo egunean, hautatze ekitaldian, Beatricen anaiak, Caleb Priorrek (Ansel Elgort) Erudizioa aukeratzen du. Asko pentsatu ostean, Beatricek Ausardia aukeratzen du. Ekitaldiaren ostean, Beatricek Christina (Zoë Kravitz), Al (Christian Madsen) eta Will (Ben Lloyd-Hughes) ezagutzen ditu, Ausardia ere aukeratu duten eta beste fakzio batzuetatik datozen hiru hasi-berriak. Berehala hasten dira iniziatu hauen konpromisoa eta ausardia frogatzen eta Eric Coulterek (Jai Courtney), Ausardiaren buruak, argi uzten du Ausardiako kide berri bezala espero dena lortzen ez badute berehala fakziotik bota egingo dituztela eta Abandonatuak izatera pasako direla. Beatricek bere burua boluntario bezala eskaintzen du eraikin altu batetik fede jauzi bat egiteko. Orduan, Cuatrok (Theo James), irakasleetako batek, bere izena eskatzen dio, berak "Tris" bezala laburtzen du, Eroapenean bizitako guztia atzean utzita.

Trisek, hasieran, entrenamenduan borrokatzen du eta lehen ebaluazioan bataz-bestekotik behera kalifikatzen dute. Hala ere, Cuatroren laguntzarekin pixkanaka hobetzen doa. Eric-ek bere etsaia den Peterren (Miles Teller) aurka borrokatzen du. Trisek galdu egiten du eta erizaintzan esnatzen da. "Captura la bandera" proba galduko duelakoan, Tris erizaintzatik irteten da eta beste hasi-berriekin batzen da, jokoa irabazten dute eta kalifikazioan bataz-bestekotik gora egotea lortzen du.

Entrenamenduaren hurrengo fasean, hasi-berriek bere beldurrei aurre egin behar diete simulazio psikologikoen bitartez. Dibergenteei serum eta simulazioek ez diete eraginik egiten, beraz, Trisek probak erraz eta oso era berezian gainditzen ditu. Hala ere, Cuatrok ohartarazten dio hobe duela proba hauek Ausardiako kide batek egingo lituzkeen moduan egingo balitu, horrela, bere benetako gaitasunak ezkutatuko dituelako.

Trisek Caleb bisitatzen du. Trisek esaten dio Erudizioaren plana Eroapena suntsitzea dela fakzio agintarian bihurtzeko. Calebek ez du sinisten. Tris Ausardira bueltatzen da eta Alek, Peterrek eta Drew-k oldartu egiten dute baina azkenean Cuatrok salbatzen du. Hurrengo egunean, Alek Triseri barkatzeko eskatzen dio baina honek ez du barkatzen koldarra dela leporatuz. Geroago, Alek bere buruaz beste egiten du sakonune batera salto eginez, lotsaz bizitzea ezin duelako jasan.

Azken proba prestatzeko, Cuatro Trisekin sartzen da bere simulazio beldurgarrietan, zeinetan Tris konturatzen den Cuatro berez Tobias Eaton dela, Marcus Eatonen semea. Simulazioaren ostean, musu ematen dute. Trisek proba gainditzen du eta Ausardian ofizialki sartzen da. Fakzio honetako kideei, Tris eta Cuatro barne, Erudizioak hornituriko serum bat injektatzen diete, haien pentsamendua kontrolatzeko, printzipioz.

Hurrengo goizean, Ausardia prestatzen hasten da Eroapena suntsitzeko, Erudizioaren aginduak jarraituz. Dibergenteei serum horrek ez die eraginik egin. Ausardiak Eroapenaren kontrako kolpea eman behar duen momentuan, dibergente batek bere burua salatzen du nahi gabe guztiei zer gertatzen ari den galdetuz, momentu horretan Eric-ek tiro egiten dio. Trisek hau ikusita, armadarekin nahasten da susmoak ekiditeko. Trenean Cuatrorengana hurbiltzen da kontu handiz. Bere ondoan jartzen da eta, segundo batzuen ondoren, Cuatrok aitortzen dio bera ere Dibergentea dela, eskuaz eusten dio eta besarkatu egiten du. Ausardia Eroapenaren aurka egiteko prestatzen den bitartean, Tris eta Cuatro aldendu egiten dira taldetik eta Trisen gurasoak bilatzen hasten dira. Eric-ek Cuatro dibergentea dela uste du eta bere pistolarekin apuntatzen du. Trisek ere bere pistolarekin Eric apuntatzen du, bere benetako izaera agerian utziz. Orduan, dibergenteak direla ikusten dute besteek eta biak harrapatu egiten dituzte. Cuatro zaintzapean uzten dute baina Tris exekutatzeko agindua ematen dute. Trisen ama, Natalie (Ashley Judd), agertzen da eta salbatu egiten du. Trisek jada badaki bere ama lehenago Ausardiakoa izan zela. Amak Triseri bere aita non dagoen esaten dio eta harengana lehen bait lehen joateko esaten dio. Trisek bere lagunetako bat, Will, hiltzen du eta horrek emozionalki asko eragiten dio, bere burua salbatzeko lagun bat hil egin behar izan duelako. Tamalez, bere ama ere hil egiten dute, alde egiten ari direla hiru tirok jota. Trisek bere amaren gorpua utzi behar du bere burua salbatzeko.

Trisek bere aita aurkitzen du Eroapeneko beste kide batzuekin ezkutatuta, Caleb eta Marcus ere berarekin daude. Taldea Ausardiako kuartel nagusian sartzen da eta Tris Peterrekin topatzen da eta Erudizioaren kontrol zentralera eramatea agintzen dio. Tiroketa batean, bere aita hil egiten da bere alaba salbatzeko asmoz eta Tris bakarrik sartzen da kontrolean Cuatro bilatzera. Cuatro dibergenteentzako diseinatutako sistema mental batek kontrolatzen du, hortaz, Tris erasotzen saiatzen da. Trisek, beldurraren aurka ikasitako kontrol sistemak erabiliz, Cuatro esnatzea lortzen du eta biak batera kontrol zentralera heltzea lortzen dute. Erudizioko liderra den Jeanine (Kate Winslet) dago bertan eta Eroapena exekutatzeko agindua eman behar du. Trisek orduan burua kontrolatzeko erabilitako seruma hartu eta injektatu egiten dio, agindua bertan behera uzteko asmoz. Amaieran, taldeak Erudiziotik ihes egiten du eta tren bat hartzen du.

Aktoreak

Garapena

Produkzioa

Summit Entertainmentek erosi zituen eleberriaren eskubideak 2012ko urrian, eta pelikularen produkzioaren ardura Lucy Fisher, Pouya Shabazian eta Douglas Wick-ek hartu zuten.

Apirilaren 20an, Veronica Roth-ek bere blogan aipatu zuen Uriah pertsonaia ez zela lehen pelikula honetan aterako, Insurgent pelikulatik aurrera baizik. [8]

Aktoreak

2012ko azaroan jakin zen Shailene Woodleyk protagonista izango zirela, Beatrice Prior antzeztuz.[1] 2013ko urtarrilean, Kate Winslet batuko zela jakinarazi zuten,[9] handik gutxira baieztatu zen Jeannine Matthews antzeztuko zuela.[10] Martxoaren 11an, Maggie Q, Zoë Kravitz eta Ansel Elgort, Tori, Christina eta Caleb Prior antzezteko konfirmatu zituzten.[5] Jai Coutney australiarra Eric interpretatzeko konfirmatu zuten martxoaren 14an[3] eta egun bat geroago Theo James konfirmatu zen, Tobias Eatonen papera egiteko.[11] Martxoaren 25ean Ben Lloyd-Hughes, Ben Lamb eta Christian Madsen batu ziren Will, Edward eta Al interpretatzeko.​[7] Apirilaren 9an Mekhi Phifer batu zen eta Ray Stevenson ere. Apirilaren 16an Tony Goldwyn eta Ashley Judd konfirmatu ziren Andrew eta Natalie Prior, Trisen gurasoak, antzezteko.

Filmazioa

Filmazioa 2013ko apirilaren 1ean[2] hasi zen eta 2013ko uztailaren 16an amaitu zen Chicagon.[12] [13] [14] Barruko lokalizazio asko Cinespace Chicago Film Studiosen barruan egin ziren.[15] Bestetik, Seventeenth Church of Christ, Scientist hautaketa ekitaldiaren eszenarako erabili zen.[16] Errodajea Navy Pierreko norian ere egin zen eta zonalde guztia zikinez estali zen distopiaren itxura handiagoa emateko.[17]

Eroapenaren fakziorako, produkziokoek Wells Streeten filmazio set bat eraiki zuten, Chicago hiriaren erdigunean.[18] Azken eszenetarako errodajea Chicagoko ibaira mugitu zen eta Lake Street Bridge, Wacker Drive eta LaSalle Street Bridge-an ere egin zen.[19]

Postprodukzioa

Postprodukzio lana errodajea bukatu eta gero hasi zen.[20] Uztailaren 18an, Summit eta Lionsgate-k komunikatu zuten pelikula IMAX formatuan estreinatuko zela.

Kritika

Divergent-ek kritika desberdinak jaso zituen. Rotten Tomatoes horrialdean, %40ko kalifikazioa lortu zuen 198 erreseñatan oinarrituta, 5.4/10 puntuazioarekin eta audientziak emandako %70eko kalifikazioarekin. Metacritic-en 48ko puntuazioa lortu zuen, 38 kritiketan oinarrituta. IMDBn erabiltzaileek 6.8/10 puntuazioa eman diote, 326000 botu baino gehiagorekin. SensaCinek 3/5 nota eman dio. Kritika negatibo gehienek iragartzeko erraza den gidoia dela diote eta Los Juegos del Hambre pelikularekin konparatzen dute etengabean. Woodley eta James-en aktuazioak oso txalotuak izan ziren.

Sekuelak

2013ko maiatzaren 7an, Summit Entertainmentek esan zuen sekuela bat egingo zutela Insurgent deiturikoa eta Brian Duffield kontratatu zuten gidoia idazteko.[21] Sekuela hau 2015eko martxoaren 20an estreinatu zen.[22]

Hirugarren pelikula bat programatu zen, Allegiant, 2016ko martxoaren 18an estreinatzeko.[23] 2014ko apirilaren 11an Summit Entertainmentek komunikatu zuen azken eleberri hau bi pelikuletan banatuko zela, Allegiant eta Ascendant, bigarrena 2017ko martxoaren 24an estreinatuko zelarik.[24]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «DIVERGENT: Ya tiene director», 2012-11-09. Kontsulta data: 2013-03-16.
  2. (Ingelesez) FACTION NEWS: Tris' parents have been cast in #Divergent: @tonygoldwyn - ANDREW PRIOR, @AshleyJudd - NATALIE PRIOR.. (Noiz kontsultatua: 2013ko apirilaren 16a).
  3. (Ingelesez) It’s official, Jai Courtney will play ERIC in #Divergent. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 14a).
  4. (Ingelesez) FACTION NEWS: Two actors have joined #Divergent: Mekhi Phifer as MAX and Ray Stevenson as MARCUS.. (Noiz kontsultatua: 2013ko apirilaren 9a).
  5. (Ingelesez) FACTION NEWS: Three actors have joined #Divergent: Maggie Q - TORI, Ansel Elgort -CALEB and Zoe Kravitz - CHRISTINA.. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 11a).
  6. Ficha IMDb. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 16a).
  7. (Ingelesez) FACTION NEWS: Three actors have joined #Divergent: Ben Lloy-Hughes- WILL, Ben Lamb- EDWARD and Christian Madsen- AL. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 25a).
  8. (Ingelesez) Set Visit (and Uriah Thoughts)!. (Noiz kontsultatua: 2013ko apirilaren 20a).
  9. (Gaztelaniaz) DIVERGENT: Kate Winslet fichada y la búsqueda de Four sigue. (Noiz kontsultatua: 2013ko urtarrilaren 29a).
  10. (Ingelesez) It's official, Kate Winslet will play Jeannine in #Divergent. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 21a).
  11. (Ingelesez) It’s official, Theo James will play FOUR in #Divergent. (Noiz kontsultatua: 2013ko martxoaren 15a).
  12. (Ingelesez) West, Kimmy. Picture and video from 'Divergent' movie set in Chicago: Houses in Abnegation? What do you think this is?. (Noiz kontsultatua: 2013ko apirilaren 16a).
  13. (Ingelesez) «First Look: Shailene Woodley faces knives in 'Divergent' -- EXCLUSIVE PHOTO» Entertainment Weekly (Noiz kontsultatua: 2013ko apirilaren 24a).
  14. (Ingelesez) Comic-Con 2013: Shailene Woodley Says 'Divergent' Is Not a Superhero Movie. (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 20a).
  15. (Ingelesez) Blockbuster summer awaits movie-set fans Divergent, Jupiter Ascending and Transformers bring Hollywood to Chicago. (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 20a).
  16. (Ingelesez) NEW Filming Location!. (Noiz kontsultatua: 2013ko abenduaren 13a).
  17. (Ingelesez) 'Divergent' movie set photos: Hugely anticipated ferris wheel scene being filmed on Navy Pier. (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 11a).
  18. (Ingelesez) Divergent Movie Set Update: More Images from The Abnegation Set. (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 20a).
  19. (Ingelesez) ‘Divergent’ is filming additional scenes in Los Angeles this month. (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 20a).
  20. (Ingelesez) «'Divergent' Hits Comic-Con!» Yahoo! News (Noiz kontsultatua: 2013ko uztailaren 20a).
  21. (Ingelesez) Trumbore, Dave. Summit Sets Brian Duffield to Pen DIVERGENT Sequel, INSURGENT. (Noiz kontsultatua: 8 de mayo de 2013).
  22. (Ingelesez) Trumbore, Dave. Summit Sets Release Dates for DIVERGENT Threequel ALLEGIANT, Plus GODS OF EGYPT and STEP UP ALL IN. (Noiz kontsultatua: 17 de diciembre de 2013).
  23. (Ingelesez) Sims, Andrew. Summit sets March 2016 date for ‘Allegiant,’ avoids a split (for now). (Noiz kontsultatua: 5 de enero de 2014).
  24. (Ingelesez) McNary, Dave. Lionsgate Splitting Third ‘Divergent’ Book ‘Allegiant’ into Two Films. (Noiz kontsultatua: 13 de abril de 2014).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.