Diula

Diula (Jula) Mande taldeko hizkuntza bat da. Mandinga hizkuntzak elkar ulertzen diren manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitz egiten dira. Mandinga hizkuntza garrantzitsuenak hauek dira: Bambara (Malin gehien hitz egiten den hizkuntza), Mandinga (Gambian gehien hitz egiten den hizkuntza eta Ginea-Bissaun), Maninka edo Malinke (Ginean asko erabiltzen den hizkuntza), Kasonka (Senegaleko hegoaldean], Mende (Sierra Leonan erabiltzen dana), Jula (Boli Kosta eta Burkina Fason) , Mandingo eta Yakuba Liberian eta azkenez Ligby Ghanan. Honez gain, dialekto asko daude herrialde bakoitzean. Hizkuntza guzti hauetan mintzatzen direnak elkar ulertzeko gai dira.

Diula
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMali, Burkina Faso, Boli Kosta
Hiztunak1,2 milioi
EskualdeaAfrikako mendebaldea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Mande hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2dyu
ISO 639-3dyu
Ethnologuedyu
Glottologdyul1238
IETFdyu

Diula hitzak, merkataria esan nahi du. Hizkuntza honen zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da, Hau dela eta, Boli Kostan, Mandinga hizkuntzetan hitz egiten zutenei, diula deitzen zieten, eta diula hitza gelditu da, alde honetako Mandinga hizkuntza honi deitzeko.

Jula eta bambararen arteko ezberdintasunak oso txikiak dira, adibidez julaz plurala egiteko "lu" atzizkia erabiltzen da, bambaran "u", horrela gizonak esateko julaz "txe lu" esaten da , eta bambaraz "txe u". Zenbait ezberdintasun badaude ere, aditzen laguntzaileekin eta eguneroko hitz batzuekin ere bai.

Jula, Maliko hego ekialdean, Burkina Fasoko mendebaldean eta Boli Kostan, ia lurralde guztian erabiltzen da.

Julaz abesten duten Boli Kostako abeslari ezagunak badaude ere, Tiken Jah Fakoly, eta Alpha Blondy aipagarrienak direla.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.