Distant Drums
Distant Drums (euskaraz: "Urrutiko danborrak") western filma da Raoul Walsh estatubatuar zinemagileak 1951n zuzendu zuena. 1840eko hamarkadako Floridako Seminola gerretan girotua dago, Everglades aintzira eta hezegune eremuan. Gary Cooper, Richard Webb, Mari Aldon, Arthur Hunnicut eta Carl Harbaugh izan ziren aktore nagusiak.
Distant Drums | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1951 |
Izenburua | Distant Drums |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta gerra-filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Florida |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Raoul Walsh |
Gidoigilea(k) | Niven Busch (en) |
Antzezlea(k) | |
Gary Cooper Mari Aldon Richard Webb Arthur Hunnicutt Carl Harbaugh Robert Barrat (en) Ray Teal Clancy Cooper Sheb Wooley | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Milton Sperling |
Edizioa | Folmar Blangsted (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Sidney Hickox (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Bitxikeria gisa, 1991ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendariaren Tacones lejanos filmaren izenburua honetan oinarritu zen.
Argumentua
1840ko hamarkadan, Floridako penintsulan, Quincy Wyatt kapitainak (Gary Cooper), AEBtako Armadako esploratzaile kementsua, seminola indiarrei errifleak saltzen ari zaizkien kontrabandista batzuen aztarna jarraitzen ari da.
Aktoreak
- Gary Cooper: Wyatt
- Richard Webb: Tufts
- Mari Aldon: Judy
- Arthur Hunnicut: Monk
- Carl Harbaugh: Duprez
- Raymond Kentro: Buruzagia
Kanpo estekak
- Distant Drums filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.