Disko-kuota
Disko-kuota informatika arloan, sistema eragile bateko erabiltzaileak biltegiratze euskarrian (disko gogorra) lekua kontrolatzeko eta mugatzeko prozedura da.
Sarrera
Konputagailuaren erabiltzaileak diskoaren leku gehiegi ez hartzeko erabiltzaile bakoitzarentzako disko-kuotak ezartzen dira. UNIX, Novell NetWare eta Windows 2000 bezalako sistema eragileek ezaugarri hau daukate.
Erabiltzaile bakoitzari, gainditu behar ez duen fitxategi eta bloke tamaina maximo bat ematen zaio. SEak arduratzen honetaz.
Kuotak UNIX-en
UNIX-en kasuan, kuota erabiltzaile bati dagokio. Honela gauzatzen da: fitxategi bat irekitzean, bere atributuak daude. Atributuen artean zehaztuta dago bere jabea eta fitxategiaren edozein tamaina aldaketa jabearen kuotan aldatzen da. Hau kontrolatzeko, erabiltzaileen kuota erregistroak taula batean daude.
Kuotak NetWare-en
NetWare-ek modu sinpleagoa du, direktorio bakoitzak bere kuota du. Kuota honek, direktorioaren tamaina eta honen barruko fitxategietako eta azpi-direktorioetako tamaina mugatzen du, jabea nor den axola gabe.
Ikus, gainera
- Novell NetWare
- UNIX
- Windows NT
- Windows 2000
- Windows 2003