Disko-ekoizle

Musika-industrian, disko-ekoizle edo musika-ekoizle batek hainbat eginkizun betetzen ditu, hala nola, grabaketa saioak kontrolatzea, musikan hasiberriei laguntzea, musika-interpretatzaileei grabatzeko prozesuan irakastea eta gidatzea, proiektuen ideiak kritikatzea, sormena zuzentzea, grabazioa gainbegiratzea, nahasketak eta masterizazio-prozesua egitea. Horiek izan dira ekoizleen eginkizun nagusietako batzuk soinu-grabazioa sortu zenetik, baina XX.mendearen bigarren erdian, ekoizleek enpresa-rol handiagoa hartu dute.

Grabaketa saioa Danimarkan.

Musikaren industrian bi ekoizle mota daude: ekoizle exekutiboa eta musika-ekoizlea. Rol desberdinak dituzte; ekoizle exekutiboa proiektuaren finantza-kudeatzailea den bitartean, musika-ekoizlea publikoarentzako musikaz arduratzen dena da. [1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.