Discovery (anezka)
Discovery (euskaraz: «Aurkikuntza») espazio-anezka NASAren espazio-anezken flota osatzen zuten hiru espazio-ontzietako bat izan zen. Beste biak Endeavour eta Atlantis anezkak izan ziren. Nazioarteko Espazio Estazioa muntatzeko eta ikerketak egiteko misioak egin zituen.
Discovery (anezka) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Rockwell International (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ekoizpen-lekua | Air Force Plant 42 (en) |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1984ko abuztuaren 30a |
Deployment | |
Docking | |
Docking | |
Eraikuntza | 1979ko abuztuaren 27a - 1983ko otsailaren 25a |
Maiden flight | 1984ko abuztuaren 30a - 1984ko irailaren 5a |
Permanent exhibition | 2012ko apirilaren 19a - |
Contract awarding | 1979ko urtarrilaren 29a |
Rollout | 1983ko urriaren 16a |
Delivery | 1983ko azaroaren 9a |
Last flight | 2011ko otsailaren 24a |
Kudeatzailea | NASA |
Jabea | NASA 1983-2012ko apirilaren 20a Smithsonian Institution 2012ko apirilaren 20a- |
Kokapena | |
Honen parte | Space Shuttle program (en) , space mission (en) eta Steven F. Udvar-Hazy Center (en) |
Koordenatuak | 38°54′41″N 77°26′43″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Virginia |
County of Virginia | Fairfax konderria (Virginia) |
Erroldak esleitutako leku | Chantilly (Virginia) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 17,768 () × 38,03 () m |
Masa | 77.550 kg, 68.682,5 kg eta 73.176,5 kg |
Espazio-ontziaren izena HMS Discovery itsasontziaren izenetik dator. Itsasontzi horrek HMS Resolution itsasontziari lagundu zion James Cooken hirugarren eta azken bidaian, 1774an.
Discoveryk jarri zuen orbitan Hubble espazio-teleskopioa, baita Ulysses zunda eta beste satelite batzuk ere. Guztira, 39 misio egin zituen 27 urtez. Espazio-anezkarik erabiliena izan zen.
Discovery eraikitzeko lanak 1979an hasi ziren, eta 1984ko abuztuaren 30ean egin zuen lehen hegaldia (STS-41-D), bi telekomunikazio-satelite orbitan jartzeko. Azken misioa (STS-133) 2011ko otsailaren 24an amaitu zen. Modulu batzuk eraman zituen Nazioarteko Espazio Estaziora, eta, 13 eguneko misioaren ondoren, Floridan lurreratu zen. Smithsonian Institution erakundearen Virginiako Museoan dago gaur egun.
Kanpo estekak
- Discovery (OV-103), NASA (ingelesez)
- Transbordador Discovery en Encyclopedia Astronautica (ingelesez)