Dirty Harry
Dirty Harry (euskaraz: Harry Zikina) 1971ko Don Siegel estatubatuar zinema zuzendariaren film bat da. Aktore hauek antzeztu zuten: Clint Eastwood, Andy Robinson, Harry Guardino, Reni Santoni eta John Vernon. Arrakasta handia izan zuenez, hainbat jarraipen izan zituen: Magnum Force (1973), The Enforcer (1976), Sudden Impact (1983) eta The Dead Pool (1986).
Dirty Harry | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Dirty Harry |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller (en) ![]() ![]() ![]() |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dirty Harry |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Don Siegel |
Gidoigilea(k) | Harry Julian Fink (en) ![]() Dean Riesner John Milius Terrence Malick R.M. Fink (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Clint Eastwood (Harry Callahan (en) ![]() Andrew Robinson (en) ![]() Harry Guardino Reni Santoni John Vernon Josef Sommer John Larch Don Siegel John Mitchum (en) ![]() James Nolan Larry Duran Max Gail Richard Lawson Kathleen O'Malley Angela Paton Kristoffer Tabori | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Don Siegel Robert Daley (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Malpaso Productions |
Ekoizle eragilea | Robert Daley (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin |
Argazki-zuzendaria | Bruce Surtees |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
warnervideo.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bitxikeriak
- Pertsonaia nagusia anti-heroia eta polizia ikertzaile burugogorra da, zinikoa eta ohiko jokamoldeetatik at jokatzen duena; harez geroztik, Clint Eastwoodek maiz antzeztu zuen, beste hainbat aktorek film ugaritan bezala. Dirty Harry ezizena ikertzaile horrek gainontzeko poliziek ardura hartu nahi ez, edota oso kasu zikin eta zailen kargu hartzeko zaletasunaren ondorioz zetorkion.
- Dirty Harryk darabilen Magnum .44 kalibreko S&W Modelo 29 pistola ikaragarri ospetsua bilakatu zen.
- Scorpio hiltzailea filma egin zen garaian San Frantziskon izuikara sortarazi zuen Zodiac serieko hiltzailearengan oinarrituta dago.
Argumentua
1970ko hamarkadaren hasieran Scorpio (Andrew Robinson) ezizena daraman serie-hiltzailea San Frantziskoko kaleetan barna bereak eta bi egiten dabil, teilatuetatik fusil batez jendea tirokatzen hasi baita. Udalari xantaia egin nahirik, halako dirutza bat jasotzen ez badu, egunero norbait hilko duelako mehatxatu du du. Teilatu batean dagoela, bere bigarren hilketa saiakeran poliziaren helikoptero batek ikusi eta ozta-ozta ihes egin ondoren, hurrengo egunean hiritar bat hil du. Poliziak leku berberean berriz ere beste norbait hiltzeko saiakera egitea oso litekeena dela uste du.
Leku hartan bertan, Dirty Harry Callahan (Clint Eastwood) eta Chico (Reni Santoni) poliziak hitlzailearen zain geratu dira eta apaiz katoliko bat hiltzeko saiakera zapuztu. Halere, hiltzaileak berriz ere ihes egin du eta bidean topatu duen polizia bat hil. Ondoren neska nerabe bat bahitu, bortxatu, torturatu eta zulo batean sartu du. Erreskateko diru-ordaina lehenbailehen kobratzeko asmoz, neskak biharamuneko arratsaldeko 3:00ak arteko airea besterik ez duela adierazi du.
Hiriko alkateak (John Vernon) dirua ematea erabaki du eta eginkizun horretarako, Callahan bidali. Polizia saihesteko, Scorpiok Callahan hirian zehar leku batetik bestera ibilarazi du. Azkenik, hiltzaileak hari aurre egin, jo eta dirua eskuratu du, baita bera eta neska hiltzeko mehatxua egin ere. Bitartean, Chicok ezkutuan jarraitu dienez, hiltzailearekin tiroka hasi da. Callahanek galtzetan gordeta zeraman labanaz Scorpio zauritu du, baina horrek berriz ere ihes egin du. Haren aztarnaren bat aurkitzeko, hiriko erietxe guztiak arakatu ditu: sendagile batek Scorpio osatu zuela eta amerikar futboleko estadioko atezainak hango gela batean bizitzen uzten diola jakinarazi dio. Callahan arrapaladan eta epailearen baimenik gabe gelan sartu eta hiltzailea harrapatu du: horrek ihes egin eta Callahanek estadioan zehar jarraitu ostean, hanka batean tiro egin eta atzeman du. Une horretan, haren hankako zauria zapalduz, neska non daukan aitortzera derrigortu du.
Callahanek neska aurkitu du, baina alferrik, jada hila baitago. Scorpio kargurik gabe, torturapean eta jokaera irregularrez atxilotua izan delakoan epaileek aske utzi dute. Ondoren, Scorpiok gizon bati ordaindu dio, gogor jo dezan, eta sekulako jipoia jaso du: horrela, telebistaren aurrean Callahanek torturatu eta ustezko bortizkeria poliziala jasan duelako salaketa egin du, Callahan jendaurrean lotsagarri uuzteko. Azkenik, Scorpiok haurrez betetako eskola autobus bat bahitu eta haiek aske uztearen truke, Udalari diruordaina eta ihes egiteko hegazkin bat eskatu dizkio. Alkatea hori guztia onartzeko prest dago, baina Callahanek ezkutuan eta bere burua arriskuan jarriz autobuseko haurrak askatu eta Scorpio hil du.
Kanpo estekak
- Dirty Harry filmearen iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Dirty Harry filmearen webgune ofiziala (Ingelesez)
- Dirty Harry filmearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Harry Harryren zaletuen webgunea (Ingelesez)