Dioskorides

Dioskorides[1] (antzinako grezieraz: Πεδάνιος Διοσκουρίδης, latinez: Pedanius Dioscorides; Anazarbus, c.40 - c.90) Ziliziako medikua izan zen.

Dioskorides

Bizitza
JaiotzaAnazarbus (en) Itzuli, 40
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza90 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, botanikaria, farmazialaria eta farmakologoa

Erromatar armadan lan egin zuen eta Neron enperadorearen agintaldian baita Erroman ere. 50 eta 70. urteen artean[2] Dioskoridesek Περὶ ὕλης ἰατρικῆς (Gai medikoaz) izeneko bost liburukiko eskuliburua idatzi zuen, egungo farmakologia guztien arbaso bilakatu zena.[3] Izan ere, Erdi Aroan Hasdai ben Xaprut mediku eta diplomatiko judutarrak, 949an, Kordobako_Kalifa-herriko enbaxadore gisa, Abd ar-Rahman III.aren agintaldian, Bizanzioko Konstantino VII.aren gortean, Dioskoridesen lana ezagutu eta itzuli zuen grezieratik; horrela XVIII. mende arte erreferentziazko lana bilakatu zen farmakologia alorrean.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Greek Medicine. National Institutes of Health, USA 2002-9-16.
  3. Forbes, Andrew ; Henley, Daniel; Henley, David. (2013). Pedanius Dioscorides. in: Health and Well Being: A Medieval Guide. Txiang Mai: Cognoscenti Books.
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.