Diorama

Diorama pertsona, animalia, landare eta objektuen irudikapena dagokion inguruan erakusten duen eredu nahiz miniaturen multzo bat da. Bere helburua hezitzailea izaten da eta museo eta erakusketetan erabiltzen da bereziki. Dioramek irudikatzen dituzten eszenak denetarikoak dira: gertakari historiko baten irudikapena izan daiteke, bertan agertu ziren pertsonaiekin batera (guda baten unea, esaterako); hiri bateko auzo historikoa, animaliak dagokien ekosisteman nola bizi diren (dinosauro batek beste animaliak nola harrapatzen dituen, kasu) eta izaera erlijioso nahiz tradizionala duten Eguberrietako jaiotzak. Diorama bat xehetasunez burutzeko ordu kopuru handia eman behar izateaz gainera, pazientzia eta sen artistikoa eskatzen duen lana da; hori dela eta, gai jakin bati buruzko dioramak egitea pertsona askoren hobby edo zaletasuna da.

Guda historiko baten une bat irudikatzen duen diorama.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.