Dionisio Traziakoa
Dionisio Traziazkoa, ager daitekeena Dionysios Thrax ( antzinako grezieraz: Διονύσιος ὁ Θρᾷξ, Dionýsios ho Thrāx) eta Dionysius Thrax (erromatarrek emandako izena) izenez ere, antzinateko lehen hizkuntzalarien artean jar daitekeen pentsalari greziarra da, lehen gramatikalaria askoren iritziz.
Dionisio Traziakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bizantzio eta Alexandria, K.a. 170 |
Heriotza | Rodas, K.a. 90 (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Aristarko Samotraziakoa Apollonius Aristarcheus (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | grammarian (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Pergamoko eskolako filosofo eta filologoen artean, hizkuntzaren ezaugarro erregulartasunetan zentratu ziren batzuk izan ziren, batez ere 3. mendetik 1.era. Horien artean nabarmendu ziren Aristarko Samotraziakoa (217-145 K.a.), eta honen dizipulu nabarmemena izan zen Dionisio Traziakoa.
Mendebaldeko lehen gramatikaren egiletzat hartzen dugu Dionisio bere “Τέχνη γραμματική” ( Technē grammatikē, “zientzia gramatikala”) liburuagztik. Lan laburra da, 45 lerrokada gordin, baina grekoen lau mendetako hausnarketa gramatikalaren fruitua. Bertan emango da esaldiaren, eta izen hori merezi lezakeen, lehen definizio zehatza: esaldia da... hitzez eginiko osotasuna, pentsamendu oso bat adierazten duena.[1] Grekeraren fonologia eta morfologia ditu ardatz, eta flexio kontzeptuaren deskribapen goiztiar bat ere bada bertan.
Erreferentziak
- Hidalgo Eizagirre, Victor. (1999). «Hitzen ordena eta esaldiaren egitura informatiboa: Gogotea historiko zenbatien berri labur: Antzinatea» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 31 (82): 431–458. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).