Dionisio Gamallo
Dionisio Gamallo (Ribadeo, 1914ko abuztuaren 25a - Madril, 2000ko urtarrilaren 16a) galiziar idazlea izan zen.
Dionisio Gamallo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ribadeo, 1914ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2000ko urtarrilaren 16a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Poligrafoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Galega |
Zuzenbidean eta filosofia eta letretan lizentziaduna eta Oviedoko Unibertsitateko literatura-katedraduna izan zen. Azterlan bikainak egin zituen Rubén Darío, P. Feijoo, Carolina Coronado, Clarín, Nicomedes Pastor Díaz, Adelardo Curros Enríquez eta Rosalía de Castro idazleei buruz, besteak beste, eta hainbat aldizkaritan lan egin zuen. Espainiako eta Galiziako Errege Akademietako kidea zen eta zenbait sari irabazi zituen, besteren artean, Gaztelaniazko Olerki Saria Santiagoko Lore Jokoetan (1945). Salvamento (Salbamentua) eta La voz derrotada (Ahots garaitua) olerki-bildumak eman zituen argitara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.