Dionisio Blanco

Dionisio Blanco Ortega Bizkaitar pintorea izan zen (Trapagaran, 1927ko irailaren 18a - Bilbo, 2003ko apirilaren 10a). Ikasketak Bilbon eta Parisen egin zituen. Erakusketa ugaritan erakutsi ditu bere lanak. 1970. urtean Ibarrola, Larrea eta Cundínekin batera Bizkaiaren ordezkari izan zen Mexikon egin zen Euskal Artisten Erakusketan. 1966an Emen taldearen sorreran parte hartu zuen, Euskal Eskolako Mugimenduaren taldea. Aldi berean, Gipuzkoan Gaur taldea eta Araban Orain taldea sortu ziren. Nafarroan eginahalak egin baziren ere Danok taldea, azkenean, ez zen irmotasunez sortu.

Dionisio Blanco
Bizitza
JaiotzaTrapagaran, 1927ko irailaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2003ko apirilaren 10a (75 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Hil eta hilabetera Dionisio Blanco 1927-2003 erakusketa inauguratu zen, Dionisio Blancok azken bi urteetan bere lagun eta erakusketaren komisario Xabier Saenz de Gorbearekin soinez soin landutako atzera begirako itzela.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.