Dionisio Azkue Arregi
Dionisio Azkue Arregi, izengoitiz Dunixi (Bergara, Gipuzkoa, 1885 – Donostia, Gipuzkoa, 1964), idazle eta margolari gipuzkoarra izan zen.
Dionisio Azkue Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1885 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1964 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta margolaria |
Biografia
Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen Egan, B.S.V.A.P., Vida Vasca, Munibe, Yakintza eta beste aldizkari batzuetan. Arte-kritikari gisa nabarmendu zen. Dunixiren Mi pueblo ayer (1932) liburuak arrakasta handia lortu zuen. Donostiako Dunixi zinema aretoa ireki zuen Egian.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.