Dioncounda Traoré

Dioncounda Traoré (Kati, Sudan Frantsesa, 1942ko otsailaren 23a) maliar politikaria da. Maliko Errepublikako presidentea izan zen 2012-2013 bitartean, eta Nazio Biltzarreko lehendakaria 2007tik2014ra.

Dioncounda Traoré


Maliko presidente

2012ko apirilaren 12a - 2013ko irailaren 4a
Amadou Sanogo - Ibrahim Boubacar Keïta
President of the National Assembly (en) Itzuli

2007ko irailaren 3a - 2012ko apirilaren 12a
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1994ko urriaren 25a - 1997ko abuztuaren 24a
Sy Kadiatou Sow (en) Itzuli - Modibo Sidibé (en) Itzuli

Member of the National Assembly of Mali (en) Itzuli


Minister of Defence of Mali (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKati, 1942ko otsailaren 23a (82 urte)
Herrialdea Mali
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
University of Nice Sophia Antipolis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlliance for Democracy in Mali (en) Itzuli

Bizitza

Sobiet Batasunean, Aljerian eta Frantzian egin zituen unibertsitate ikasketak, eta matematika doktoregoa lortu zuen. Malira itzuli eta unibertsitate eskolak ematen hasi zen. 1990ean, Demokraziarako Aliantza alderdia sortu zutenetako bat izan zen. 1994–1997 bitartean Atzerri Arazoetako ministro izan zen. 2007an, Parlamentuko lehendakari izendatu zuten[1].

2012ko martxoaren 22an, militar matxinatu talde batek Amadou Toumani Touré presidentea kargutik kendu zuen[2]; apirilaren 12an Dioncounda Traoré izendatu zuten behin-behineko presidente. Kargu-hartze ekitaldian presidente berriak herrialdearen iparraldean Azawad estatuaren independentzia aldarrikatu zuten tuareg matxinatuei mehatxu zuzena bidali zien: «Konponbidea gerra bada, ez dugu zalantzarik izango erabateko gerra hasteko, su-etenik gabeko gerra»[3]. Maiatzaren 21ean, kolpe militarraren aldeko manifestariek bere egoitza indarrez hartu eta Traore zauritu zuten; Frantziara eraman zuten sendatzera[1].

Erreferentziak

  1. Zein da zein Azawadeko gatazkan. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-10).
  2. Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). Noiz kontsultatua: 2016-11-10
  3. Maliko presidente berriak Azawadeko tuaregak gerrarekin mehatxatu ditu. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.