Dion Kasio

Dion Kasio (latinez: Lucius Claudius Cassius Diō Cocceiānus; 155 235), erromatar historialaria izan zen, nahiz eta liburuak grekoz idatzi. Izan ere, Bitinia probintzian jaio zen, non greziera zen hizkuntza nagusia. Aita erromatar senataria zeukan ordea.

Dion Kasio


Erromako kontsula

229 -
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucius Claudius Cassius Dio Cocceianus
JaiotzaNizea, II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaNizea, III. mendea ( urte)
Familia
AitaCassius Apronianus
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
latina
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria eta militarra
Lan nabarmenak
IMDB: nm1291933 Edit the value on Wikidata

Administrazioan ere egin zuen lan. Komodoren agintaldian senataria izan zen, eta Esmirna (gaur egungo Izmir (Turkia)) hiriko gobernaria Septimio Severorekin. 205 inguruan Afrika eta Panonia probintzietako prokontsula izendatu zuten. Alexandro Severok begikoa zuen, eta bigarren aldiz kontsula izendatu zuen, 229an, Pretoriar Guardiak hil nahi zuen arren. Horren ondoren, herrira bueltatuta, bakean hil zen.

80 liburuetako Erromaren gaineko historia egin zuen 22 urtetan. Erromako 983 urte ikertu zituen, Eneas Italiara iritsi zenetik K. o. 229 arte. Julio Zesar arte, gertaerak zerrendatzen baino ez du egiten. Komodoren garaietatik are zehatzagoa da, berak ezagutu zituelako.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.