Diodoro Sikulo
Diodoro Sikulo edo Siziliakoa (antzinako grezieraz: Διόδωρος Σικελιώτης, Diodoros Sikeliotes; Agira, Sizilia, c. K.a. 90 - c. K.a. 20) greziar historialaria izan zen. Augustoren eta Zesarren garaikoa, berari zor zaio 40 liburuk osatzen duten "Biblioteka Historikoa" (antzinako grezieraz: Βιβλιοθήκη ἱστορική). Erroma zaharra ezagutzeko ezinbesteko obra da; mundua sortu zenetik Zesarrek Galia konkistatu zuen artekoa azaltzen da.
Diodoro Sikulo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agyrion, c. K.a. 90 |
Herrialdea | Agyrion |
Heriotza | c. K.a. 20 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, geografoa eta mythographer (en) |
Lantokia(k) | Sizilia eta Sicily (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
San Jeronimok Diorodoren heldutasuna finkatzen du K.a. 49 urtearen inguruan. Diodorok aipatutako datarik antzinena da Egiptora egin zuen bisita 180. Olinpiadan (K.a. 60-56 artean). Data honetan izandako herri matxinada batek heriotz zigorra eskatzen zuen Erromako hiritar batentzak, nahi gabe, katu bat hil zuelako. Katua animalia sakratua zen antzinako egiptoarrentzat[1]. Diorodorok gogoratutako azken gertaera izan zen Oktavioren mendekua Tauromeniumen kontra. Izan ere, hiri horren ezetzak enperadoregaia laguntzeko, honi itsasoko porrot bat eragin zion. Ez du ematen Diodoro konturatuko zenik Egipto Erromako probintzia bat bilakatu zela, K.a. 30ean. Horrek adierazten du lan osoa argitaratu zuela data hori baino lehenago. Diodorok baieztatzen du 30 urte erabili zituela lan osoa burutzeko eta Europa eta Asian zehar hainbat bidaia arriskutsu egin zituela ikerketa historikoak osatzeko. Hala ere, gaurko ikerlariek nabaritu dute zenbait akats harrigarri, lekukok batek ezingo zuela egin.
Lana
Artikulu nagusia Biblioteka Historikoa Diodororen historia, Biblioteka Historikoa deitu ziona, 40 bolumenez osatuta dago, hiru ataletan banaturik.
- Lehenengo atalean, (I._VI. liburuak) historia kontatzen du eskualde geografikoen arabera: Egiptoko historia eta kultura (I. liburua); Mesopotamia, India, Eszitia eta Arabia (II. Liburua); Iparraldeko Afrika (III. liburua); Grezia eta Europa (IV.-VI. liburuak).
- Hurrengo atalean, (VII.-XVII. liburuak) Historia unibertsala kontatzen du Troiako gerratik Alexandro Handia hil arte.
- Azken atalak, (XVIII.-XL. liburuak) gertakizun historikoak kontatzen ditu Alexandro Handia hil zenetik K.a. 60 arte) edo Julio Zesarren Galietako gerrak hasi arte. Lan horren amaiera galdu da. Ez dago argi Diodorok gerraren hasiera arte heldu zen, hitzaurrean agindu zuen moduan, edo egileak ez zuen gehiagorik idatzi eta 60. urtean bukatu zuen.
Biblioteka hitza aukeratu zuen adierazteko haren lana osatzeko anitz iturri erabile zuelako. Identifikatutako egileen artean honako hauek daude: Hekateo Miletokoa, Ktesias, Eforo, Teoponpo, Jeronimo Kardiakoa, Duris Samoskoa, Diulo, Filisto, Timeo, Polibio eta Posidonio. Aurreko historialarien lana askatasunez erabiltzeagatik Encyclopædia Britannicaren 1911ko agitalpenak gogor kritikatu zuen: C.H. Oldfatherrek iritzi positiboago du[2], Egipto zehaztasun handiz azaltzen duelako, eta beste historialarien lana aipatu zuelako, hala nola, Tuzididesena, gainera, beste periodo batzuk ezagutzeko, Diodoro da antzinitateko egile bakarra. Esan dugunez, ez da Diodororen lan guztia gorde, bakarrik lehenengo 5 liburuak eta X.-XX. artekoak. Besteak ezagutzen ditugu Foziok zenbait zati zaindu zituelako eta Konstantino VII.ak egindako zenbait laburpeni esker. Diodororen editio princeps lehengo latinezko itzulpena izan zen, Poggio Bracciollik 1472an Bolonian egindakoa. Grekeraz egindako lehen inprimatze (Basilea 1535) Vicentius Opsopoeus egin zuen, baina bakarrik XVI.-XX. liburuak zituen. Gainontzeko liburuak eta zatiak H. Stephanusek argitaratu zituen Genevan 1559an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/5/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Biblioteka Historikoa, 1.41, 1.83
- Diodorus of Sicily In Twelve Volumes by Charles Henry Oldfather (1977), Introduction.
Bibliografia
- Diodoro Sículo. Biblioteca histórica. Obra completa. Madrid: Editorial Gredos. ISBN 978-84-249-2292-4.
- liburukia: I-III. liburuak: Sarrera, itzulpena eta oharrak Francisco Parreu Alasárenak, 2001. ISBN 978-84-249-2291-7.
- liburukia: IV-VIII. liburuak: Juan José Torres Esbarranchek itzulita, 2004. ISBN 978-84-249-2732-5.
- liburukia: IX-XII. liburuak: Juan José Torres Esbarranchek itzulita, 2006. ISBN 978-84-249-2858-2.
- liburukia: XIII-XIV. liburuak: Juan José Torres Esbarranchek itzulita, 2008. ISBN 978-84-249-0264-3.
- liburukia: XV-XVII. liburuak: Juan José Torres Esbarranchek itzulita, 2012. ISBN 978-84-249-2333-4.
- liburukia: XVIII-XIX-XX. liburuak: Juan José Torres Esbarranchek itzulita, 2014. ISBN 978-84-249-2612-0.
- AMBAGLIO, Dino; LANDUCCI, Franca eta BRAVI,Luigi: Diodoro Siculo: Biblioteca storica: commento storico: introduzione generale. Storia. Ricerche. Milano: V&P, 2008. x, 145 p.
- BUCKLEY, Terry (1996): Aspects of Greek History 750-323 BC: A Source-based Approach. London: Routledge. ISBN 0-415-09958-7.
- LLOYD, Alan B. (1975): Herodotus, Book II. Leiden: Brill. pp. Introduction. ISBN 90-04-04179-6.
- Siculus, Diodorus; Oldfather, C. H. (Translator) (1935). Library of History: Loeb Classical Library. Cambridge, MA.: Harvard University Press.
- Siculus, Diodorus; G. Booth (Translator); H. Valesius; I. Rhodomannus; F. Ursinus (1814). The Historical Library of Diodorus the Sicilian in Fifteen Books to which are added the Fragments of Diodorus. London: J. Davis. Downloadable via Google Books.
- Siculi, Diodori; Peter Wesseling (Editor); L. Rhodoman; G. Heyn; N. Eyring (1798). Bibliothecae Historicae Libri Qui Supersunt: Nova Editio (in Ancient Greek and Latin). Argentorati: Societas Bipontina. Downloadable via Google Books.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diodoro Sikulo |