Dindirri (dantza taldea)
Dindirri Dantza Taldea euskal dantzak lantzen dituen Bilboko talde bat da. 1945. urtean sortu zen. Besteak beste Txelu Etxebarria izan zen sortzaileetako bat. Iñaki Irigoien dantzari eta zuzendaria ere izan da.[1]
Dindirri (dantza taldea) | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1945 |
Lehendakaria | José Luis Etxebarria Goiri Iñaki Irigoien |
Bestelakoak |
Sorrera (1945-1949)
Hasieran Iparralde Dantza Taldea izena zuen (Grupo de Danzas Iparralde), hainbat gazte gogotsuk hala erabakita jaio zenean, horien artean gudari ohi batzuk. Bilboko Koralaren (Coral Bilbaína) babespean sortu zuten, Pertica maisuaren zuzendaritzapean, 1947. urtera arte. Bigarren zuzendaria Manu de Otañu donostiarra "Okela" izan zen 1949 arte. [2]
Txelu Etxebarria zuzendari (1949-1960)
Garai horretan taldeak Dindirri izena hartu zuen eta Iparralde izena utzi. 1949tik 1960ra arte, talde hori José Luis Etxebarria Goiri "Txelu"-k zuzendu zuen. 1936 baino lehen bazegoen "Dindirri" izeneko dantza-talde bat. Gerraostekoa baina garai zailena izan zen, baina dantzarekiko eta herriarekiko zaletasuna bizirik mantentzea lortu zuten. Etxebarriaren zuzendaritzapean taldea maila artistiko handiena lortu zuen eta onenetakotzat hartzen zuten. Bere zuzendaritzapean sortu ziren "Gaztedi" eta Galdakaoko "Andra Mari" dantza taldeak. 1964an, Etxebarriak txistu metaliko ospetsua asmatu eta eraiki zuen, ordura arte ezagutzen zen txistu-sonoritatea hobetu zuen, soinu garbiago lortuta. 1969an Bizkaiko dantza-liburu baliotsu bat argitaratu zuen ("Bizkai'ko Dantzak").[2]
Iñaki Irigoien zuzendari (1960-1970)
Iñaki Irigoien Basurtuko (Bilbo) Beti Jai Alai taldean ikasi zuen dantzan, Igorrekoa zen Silvestre Elezkano Txilibrin irakaslearekin. Dindirri taldean geroago hasi zen 1952an; hasieran zortzi urtez dantzari, baina gero 1960ean Txelu Etxebarriak zuzendari-lanak utzi zituenean Irigoienek hartu zuen zuzendaritza hamar urtez.[3][4] Jon Pertika ere ibili zen antolakuntzan. Geroago Irigoin soziologo eta dantza-ikertzaile aritu zen (1970-1978) eta Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria ere (1978-1990).[5]
Erreferentziak
- «Dindirri dantza-taldea» Herri Ondarea (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- (Gaztelaniaz) «GRUPO DE DANZAS DINDIRRI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- «Iñaki Irigoien» Bizkaiko Dantza Testigantzak. Dantza Webgunea, Bilbo (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- Morales, Marta. [http://www.deia.com /2016/03/06/ortzadar/inaki-irigoien-rdantza-hizkuntza-bat-dar Iñaki Irigoien: “Dantza hizkuntza bat da”. Deia (2016-0306). ] (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- «Euskal Dantzarien Biltzarra : HISTORIA» Euskal Dantzarien Biltzarra (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- «Vías abiertas a la cultura | Dantzanet» www.dantzanet.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
Ikus, gainera
- Zerrenda:Frankismo garaian Bizkaian sortutako dantza taldeak
Kanpo estekak
- Dindirri dantza-taldea Labayru Herri Ondarea, Youtube