Dinan
Dinan Bretainiako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Côtes-d'Armor departamenduan kokatutakoa, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.851 biztanle ditu.
Dinan | |||
---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Frantzia | ||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||
Eskualdea | Bretainia | ||
Departamendua | Côtes-d'Armor | ||
Barruti | Dinango barrutia | ||
Kantonamendu | canton of Dinan-Est | ||
Izen ofiziala | Dinan | ||
Posta kodea | 22100 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°27′20″N 2°03′01″W | ||
Azalera | 8.7 km² | ||
Altuera | 76 m | ||
Mugakideak | Taden, Lanvallay eta Quévert | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.675 (2021eko urtarrilaren 1a) −7 (2020) | ||
Dentsitatea | 1.686,78 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2018ko urtarrilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Exmouth, Dinant, Quebec Hiria eta Lugo | ||
dinan.fr |
Geografia
Rance ibaiaren ertzeko muino batean zabaltzen da Dinan. Kostaldetik kilometro batzuk barrura badago ere Dinaneraino nabigagarria da Rance.
Historia
Aurrehistoriatik populatua izan zen arren castro baten inguruan sortu zen Dinan XI mendean. 1283an Bretainiako dukeak erosi zuen eta gaur egungo harresia eraiki zuen honek. 1384an Joan IV.a Bretainiako dukeak Dinango gaztelua eraiki zuen. XV mendean harresia berriztu zen eta artilleria piezak ere ezarri ziren baina 1488an Frantziako erregearen aurrean errenditu beharra izan zuen. Bretainiako gainerako hiriekin batera 1532an Frantziako Erresuman sartu zen.
XVI mendean garapen ekonomikoa izan zuen, bai artisau jarduerarengatik eta baita Rance ibaiaren ertzean eraikitako portuarengatik ere. Honi esker Saint-Maloko itsasontzientzako oihalak eta belak egiten zituzten ehundegi ugari sortu ziren.
XIX mendean Ranceko portuak garrantzia galdu zuen baina 1879an trenbidearen iristeak jarduera ekonomikoa berpiztu zuen.
Ondasun nabarmenak
Erdi Aroko alde zaharrak Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du. Kale nagusia Jerzual kalea da, hiria eta portua lotzen dituena. Eraikin aipagarrienak honako hauek dira:
- Dinango gaztelua: XIV mendean eraiki eta 1886an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
- Saint-Malo eliza eta San Salvador basilika: biak ala biak XII mendean eraiki ziren.
- Erlojuaren dorrea: XV mendekoa da eta 45 metrotako altuera dauka.
Iruditegia
- Erdigunea.
- Rance ibaia Dinan zeharkatzen.
- Dinango portua
- Bertrand du Guesclin zaldunaren estatua
- Saint Malo eliza.
- San Salvador basilika.
- Alde zaharra.
- Erlojuaren dorrea.
- Harresiak.
Kanpo estekak
- Dinan hiriko webgune ofiziala (Frantsesez)