Dunkerqueko ateratzea
Dunkerqueko ateratzea, kode-izenez Dinamo Operazioa, baita Dunkerquerko Miraria ere deitua, Bigarren Mundu Gerran eta Frantziako guduaren barnean, 1940ko maiatzaren 26tik ekainaren 4ra Frantziako iparraldean dagoen Dunkerqueko hondartza eta portutik alemaniarren aurrerakada eta setioaren ondorioz jazotako soldadu aliatuen ateratzea izan zen.
Dunkerqueko ateratzea | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Frantziako gudua | |||
Britainiar soldaduak Dunkerque uzten. | |||
Data | 1940ko maiatzaren 26tik ekainaren 4ra | ||
Lekua | Dunkerque eta Mantxako kanala 51°02′N 2°22′E | ||
Koordenatuak | 51°02′00″N 2°22′00″E | ||
Egoera | Alemaniarren setioa aliatuen indarrei | ||
Emaitza | Ateratze partzialki arrakastatsua | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
John Vereker Gort, Britainiar Espedizio Indarrako burua zenak, antolatu zuen. Ekintza honek 200 000 britainiar soldadu eta 100.00 frantziar eta belgikar soldadutik gora erreskatatzea ahalbideratu zuen. Halere, alemaniarrek 40.000 atzeman zituzten.
Gerra Bulegoak maiatzaren 25ean hartu zuen indar britainiarrak ebakuatzeko erabakia. Maiatzaren 27tik ekainaren 4ra bitarteko bederatzi egunetan, 338.226 gizonek ihes egin zuten, 139.997 soldadu frantziar, poloniar eta belgikar barne, Holandako soldadu kopuru txiki batekin batera, 861 ontzitan (horietatik 243 hondoratuak izan ziren operazioan zehar). Liddell Hartek dio Ehiza Komando britainiarrak 106 hegazkin galdu zituela Dunkerquen aurka borrokan, eta Luftwaffek 135 inguru galdu zituela, horietako batzuk Frantziako Armadak eta Errege Itsas Armadak eraitsi zituztelarik. MacDonaldek 1986an idatzi zuen britainiarrek 177 hegazkin galdu zituztela eta alemaniarrek 240.
Dunkerqueko kaiak oso hondatuta zeuden erabiltzeko, baina ekialdeko eta mendebaldeko kai-muturrak ukitu gabe zeuden. William Tennant kapitainak — ebakuazioaren arduradun — hondartzak eta ekialdeko kai-muturra itsasontziak lotzeko erabiltzea erabaki zuen. Ideia arrakastatsu horrek nabarmen handitu zuen egunero ontziratu zitezkeen soldaduen kopurua, eta maiatzaren 31n, 68.000 gizon baino gehiago ontziratu zituzten.
Azken soldadu britainiarrak ekainaren 3an abiatu ziren goizeko 10:50tan, Tennatek Ramsayri telegrafiatu zion esateko: «Operazio burutua. Dover-era itzuliz .» Hala ere, Churchillek frantziarrengandik itzuli nahi izan zuen, eta, beraz, Errege Itsas Armada ekainaren 4an itzuli zen, atzeguardiatik ahal bezainbeste soldadu frantses erreskatatzeko. 26.000 soldadu frantziar baino gehiago ebakuatu zituzten azken egun hartan, baina 30.000 eta 40.000 artean gehiago abandonatu eta alemanen aurrean amore ematera behartu zituzten.
Zinema
- Dunkirk (2017)