Dimitar Zograf

Dimitar Hristov (bulgarieraz: Димитър Христов) 1796-1860, Dimitar Zograf gisa ezagunagoa (bulgarieraz: Димитър Зограф), Bulgariako margolaria izan zen. Bereziki ikonoak eta muralak egin zituen.

Dimitar Zograf

Bizitza
JaiotzaSamokov (en) Itzuli, 1796
Herrialdea Otomandar Inperioa
Lehen hizkuntzabulgariera
HeriotzaSamokov (en) Itzuli, 1860 (63/64 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta iconographer (en) Itzuli
MugimenduaSamokov art school (en) Itzuli
Genero artistikoaicon painting (en) Itzuli

Biografia

Dimitar Hristov Samokoven jaio zen, Hristo Dimitrov-en semea eta Zahari Zografen anaia nagusia zen. Aitak ikonografia irakatsi zion bere tailerrean. Aita 1819an hil zen eta, orduan, Dimitarrek, ordurako oso margolari ezaguna, aitaren tailerraren zuzendaritza hartu zuen. Ordutik, aita zituen bezeroak hartu zituen: monasterioak eta arkitekto ezagunak. Dimitarrek Zahari anaia txikiari irakatsi zion, ia aita baten gisa, 1830 arte. 1822an Dimitar Zograf Hristiyaniya-rekin ezkondu zen; zazpi seme-alabak izan zituzten: Zafir (1823), Nikolas (1828), Atanas (1831), Zahari (1834), Ivan (1840), Domna (1843) eta Paul (1847). Horietatik lau aitaren tradizioa jarraituko zuten, ikonografoak izanik; ezagunean Zafir izango zen, Stanislav Dospevski izenarekin ezaguna.

Dimitarrek bere lanak ez zituen sinatzen. Hara ere, identifikatzeko ez dira zailak zeren eta haien kalitatea nabaria baita. Zaharirekin batera Rilako monasterioa, Bulgariak handiena, apaindu zuen.[1]

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.