Dillenburg
Dillenburg Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiri bat da. Aspaldiko denboretan Dillkreis barrutiko hiriburua izan zen eta gaur egun Gießen eskualdeko Lahn-Dill-Kreis barrutian dago. Orange-Nassau etxeari lotutako eskualde eta hiriak zeharkatzen dituen Orange ibilbidean dago.
Dillenburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Hessen | ||||||||||
Gobernu-eskualde | Gießen | ||||||||||
Rural district of Hesse | Lahn-Dill-Kreis | ||||||||||
Alkatea | Michael Lotz (en) | ||||||||||
Posta kodea | 35683 | ||||||||||
Udalerri kodea | 06532006 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°44′00″N 8°17′00″E | ||||||||||
Azalera | 83.76 km² | ||||||||||
Altuera | 230 m eta 232 m | ||||||||||
Mugakideak | Eschenburg, Siegbach, Herborn (en) , Breitscheid eta Haiger | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 23.480 (2022ko abenduaren 31) 250 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 280,32 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 02771 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Orange eta Hereford | ||||||||||
dillenburg.de |
83.88 km²-ko azalera dauka eta 2010ean 23.608 biztanle zituen[1].
Geografia
Dillenburg Westerwald mendizerraren ekialdean kokaturik dago, izena ematen dion Dill ibaiak eraturiko ibar estuan. Hiria bera hainbat herritan banaturik dago, honako hauetan hain zuzen ere; Donsbach, Eibach, Frohnhausen, Manderbach, Nanzenbach, Niederscheld eta Oberscheld.
Historia
Lehenengo aipamena 1254koa da. Nasau etxearen Orange atalaren egoitza zen. XIII mendean gaztelua zuen baina egurrezkoa izanik Dernbacher gatazkan erautsia izan zen eta ez da ezta irudirik ere gelditu.
XIX mendean trenbidea iristeareik batera hiria industrializatu egin zen. Lahn, Dill eta Sieg ibarretan burdin meategiak eta fundizioak ireki ziren. Jarduera hau zela eta, Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen hiria. 1968an itxi ziren azken meategi eta fundizioak.
Erreferentziak
- Die Bevölkerung der hessischen Gemeinden Hessisches Statistisches Landesamt. 2010eko abenduaren 31.
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.