Dilek Gürsoy
Dilek Gürsoy (Neuss, 1976) turkiar jatorria daukan zirujau alemana da. 2012an, Europan bihotz artifizial bat trasplantatu zuen lehenengo emakumezko zirujaua izan zen[1].
Dilek Gürsoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Neuss, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Talde etnikoa | Turks in Germany (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Düsseldorf (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | cardiac surgeon (en) |
Enplegatzailea(k) | Klinikum Links der Weser (en) (2016 - 2019) Helios Kliniken (2019 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Gürsoy Neussen jaio zen 1976an. Bere gurasoak Fatsa, Turkiatik emigratu zuten Alemaniara "Gastarbaiter" (1960ko hamarkadan Errepublika Federaleko gobernuak kontratatu zituen nazionalitate desberdinetako langileak) gisa lan egiteko. Bere bi anaietako bat haurtzaroan hil egin zen. Gürsoyen aita bihotzeko batek jota hil zen berak 10 urte zituelarik. Bere ama Zeynep-ek Pierburg-eko fabrika bateko kate-muntaian lan egiten zuen; horrez gain, bere kabuz ikasi zuen irakurtzen eta idazten, ez baitzioten utzi eskolara joaten Turkian. Gürsoyek alemanez hitz egiten ikasi zuen haurtzaindegian eta Martin-Luther-Grundschule eskolan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak. Ondoren, Quirinus-Gymnasium-en jarraitu zuen. Bere familiako lehenengo kidea izan zen unibertsitatera joaten, non zirujia kardiakoan espezializatu zen. Txikitatik esaten zuen zirujaua izan nahi zuela.
Ibilbide profesionala
Düsseldorfeko Unibertsitatean graduatu ondoren, mediku-laguntzaile, espezialista eta mediku-laguntzaileen zuzendari gisa lan egin zuen. Bestalde, Reiner Körfer zirujauarekin batera lan egin zuen Bad Oeynhausen, Essen eta Duisburg-en alanbrerik gabeko eta kanpoko energia iturririk gabeko bihotz-artifizial mota berri baten garapenean. 2017an Bremenen lan egin zuen. 2019tik aurrera, zirujau aholkulari bezala eta LVAD (left ventricular assist device) programako zuzendari bezala lan egiten du Siegburgeko Helios klinikako zirujia kardiakoko departamentuan.
Aitorpenak
Alemaniako Kantzillerrak, Angela Merkelek, bere lanaren inguruan interesa erakutsi ostean, berarekin elkarrizketa bat izatera gonbidatu zuen 2017ko irailaren 21ean. "Medizinerin des Jahres 2019" saria jasotzeko nominatua izan zen Alemaniako Mediku Erakundearen eskutik emakumezko zirujau gisa Europa mailan egindako bere lorpenei esker. BBCren 100 emakumeen artean kokatu zuten 2022ko abenduan[2].
Erreferentziak
- (Alemanez) «Herzchirurgin Dilek Gürsoy im Mindshift-Podcast: „Gott hat mir die Hände dafür gegeben, Leben zu retten“» www.handelsblatt.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News» News (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
Kanpo estekak