Dikotomia

Dikotomia osotasun moduan hartu den zerbait bi zati bereizi, aurkako eta osagarrietan banatzearen ondorioa da. Dikotomia bati jarraiki bereizi zerbait bati buruz dikotomikoa dela esaten da; testuinguru batzuetan bitarra dela ere esaten da. Adibidez, sexua dikotomia baten bitartez aztertzen da zientzian, arra eta emea bereiztuz. Politika-ideologia ezker/eskubi dikotomia erabiliz zehazten da gehienetan.

Yin yang mundua dikotomia baten bitartez azaltzeko taoismoaren kontzeptu bat da.

Terminoak hainbat erabilera ditu:

  • aldagai dikotomiko, bi balio soilik hartzen dituen aldagaia (adibidez, unibertsitaria/ez unibertsitaria);
  • dikotomia faltsua, falazia logiko bat.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.