Dieudonné M'bala M'bala
Dieudonné M'bala M'bala (Fontenay-aux-Roses, 1966ko otsailaren 11 - ), Dieudonné (djø.dɔ.ne ahoskatua) izen artistikoz ezaguna, frantziar antzezle eta umorista da. 1993an egin zen ezagun, Élie Semoun umoristarekin bikote artistikoa eginez. Biek Élie et Dieudonné bikote komikoa osatu zuten 1997ra arte. Aldi berean, Dieudonnék militantzia politiko aktiboa izan du ezaugarri. Hasiera batean pentsamendu ezkertiar eta antirrazistekin lerrokatuta bazegoen ere,[1] 2000. hamarkadaren hasieran bere jarrerek antisemitatzat hartzen ziren ikuspuntuetarantz jo zuten, eta eztabaida nabarmenak sortu ziren, urteen poderioz areagotuz joan direnak.[2] Politikoki, umorista Fronte Nazionalaren eta, oro har, eskuin muturraren postulatuetara hurbilduz joan da, jarrera negazionistak zabalduz.[1] Egoera horren ondorioz, hainbat arazo judizial izan dira, eta Frantziako Gobernuak zenbait ikuskizun debekatu ditu, hala nola Le Mur, 2014. urtearen hasieran.[3]
Dieudonné M'bala M'bala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dieudonné M'Bala M'Bala |
Jaiotza | Fontenay-aux-Roses, 1966ko otsailaren 11 (58 urte) |
Herrialdea | Frantzia Kamerun |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Lakanal (en) Lycée Michelet, Vanves (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, bakarrizketalaria, politikaria eta aktorea |
dieudosphere.com | |
|
Filmografia
Zinema
- 1997 : Didier
- 1997 : Le Déménagement
- 1997 : Le Clone
- 1998 : Le Derrière
- 1999 : Vive nous
- 2001 : Philosophale
- 2001 : Voyance et Manigance
- 2001 : HS Hors Service
- 2002 : Astérix et Obélix : Mission Cléopâtre
- 2003 : Raisons économiques
- 2003 : Les Clefs de bagnole
- 2004 : Les Onze Commandements
- 2004 : Casablanca Driver
Telebista
- 1991 : Marc et Sophie
- 1991 : Vivement lundi !
- 1991 : Maguy
- 1992 : Les Taupes-niveaux
- 1994 : L'Avis des bêtes : Une certaine idée de la France
- 1998 : Les 30 Dernières Minutes
- 2002-2003 : Caméra Café
- 2003 : Soyez prudents...
Erreferentziak
- (Frantsesez) «L’antisémitisme de Dieudonné ou le négationnisme à l’ère des masses» Le Monde 2014/01/10.
- (Frantsesez) «Dieudonné, du meilleur des comiques au provocateur antisémite» La voix du Nord.
- (Frantsesez) «Dieudonné abandonne définitivement son spectacle "Le Mur"» France 24 2014-01-11.
Kanpo estekak
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |